Home » Eilastasuna / Mugimendu Sozialak, Prentsa oharrak. Iritzia

Gerra Hemen Hasten Da dokumentala Arabako Campusean

Submitted by on 2019-03-12 – 12:21 PMNo Comment

Martxoaren 13an Hik Apurtu Erregelak ikasle taldeak antolatuta Gerra Hemen Hasten Da dokumentala aurkeztuko du.

Sistema ekonomiko kapitalistak bere bilakaera historikoan argi utzi du gerrak, inbasio kolonialistak, gatazka armatuak… bere biziraupenaren oinarri direla, sistemaren krisialdietan ekonomiaren parte handi batek aurrera egiten baitu produkzio militarrari esker.

Euskal Herrian, boteretsuek ezkutuan mantendu nahi duten industria militarra eta hezkuntza publikoak, kasu honetan EHUk, honen baitan dituen inplikazioak azaleratzeko, martxoak 13an, asteazkena, 12:00etan Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ekitaldi aretoan, Ongi Etorri Errefuxiatuak egindako “Gerra hemen hasten da” dokumentala proiektatuko da, Joseba Sanz-ek (dokumentalaren zuzendaria) honen aurkezpena egingo duelarik, berarekin Luis Arbide Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia taldeko kidea izango da.

Animatu eta etorri!

Etiketak: , , , , , ,