Home » Prentsa oharrak. Iritzia

2014ko aurrekontuen proiektua: murrizketen bidetik bai EAEn bai UPV/EHUn

Submitted by on 08/11/2013 – No Comment

2013.10.31_entrega_presupuestos

Euskal Herriko Unibertsitatearentzat finantziazio duina eskatu zuen STEE-EILASek irailaren 14an prentsan argitaratutako artikulu baten bitartez. Finantziazioa 2007ko mailara jaitsi dela aurten eta saila, zentro eta zerbitzuen aurrekontuetan %40ko murrizketak egin direla salatu genuen artikulu horretan. Baita ere aurreneko aldiz lanpostuak arriskuan ikusten genituela murrizketen bidetik jarraituz gero jakin arazi genuen, alegia duela gutxi sortutako ehun lanpostu hain zuzen ere.

STEE-EILASek ate guztiak jo ditu. Ekitaldi bateratuak sustatu ditugu. Errektorearekin behin baino gehiagotan hitz egin dugu murrizketen kontrako jarrera tinkoagoa azaldu behar zuela jakinarazteko. Unibertsitate eta Ikerketarako Sailburua den Itziar Alkortarekin elkarrizketatu gara, eta jakin arazi diogu langileok ez garela geldirik egongo Gobernuak murrizketen bidetik jarraitzen badu. Abisuetatik exijentzietara pasa ginen lanpostuen jarraipenari dagokionez. Hitzez eta idatziz presionatu diogu Cristina Uriarteri, Hezkuntza Sailburua.

Tamalez Uriarte Andreak Eusko Jaurlaritzan duen pisua askoz txikiagoa omen da hedabideetan lortu duen protagonismoa baino. Horrela ez bada  pentsatu beharko dugu Sailburuak ez duela ezagutzen EHUren egoera larria, edo ez duela ikusi nahi.

Baita ere sindikatu batek egin dituen lekuz kanpoko aldarrikapenek, ahoberokeriek eta prentsari egindako filtrazioek ez dute bat ere lagundu, aldiz kalte nabarmena egin dute, eta ez txikia. Sindikatuaren izena ez dugu esango, behin eta berriro aipatu behar izanaz asper-asper eginda gaude eta.

EAEko aurrekontuen proiektuan EHUri dagozkion zenbakiak atsekabegarri  eta justifika ezinak dira. Aurrekontu osoan %5eko egoera badago ere EHUrentzako ekarpen arruntean igoera barregarria da: % 0,53. Dirutan esanda: iazko ekarpen arruntean murriztutako 16 milioietatik bat bakarrik errekuperatuko du EHUk.

Ekarpen osoari begira, programa kontratuak eta hainbat urtetarako inbertsio-plana barne, iaz baino oraindik ere diru gutxiago bideratuko dute EHUrentzat:

(Miloi €)

2011

2012

2013

2014 (*)

Ekarpen arrunta

270,6

266,8

252,1

253,4

Ekarpen osoa

336,7

331,2

302,7

297,1

Zenbaki hauek ikusita are gutxiago ulertzen dugu Eusko Jaurlaritzak esan duena: “pertsonengan pentsatuz egindako aurrekontuak dira”. Goi-hezkuntza, lanpostuak, ikerkuntza eta hezkuntzarako inbertsioak.. ¿honek guztiak ez al du loturik pertsonekin?

2014ko EHUren aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu dute: gaixoak larri jarraituko du

Datorren urteak EHUk izango dituen aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu du Gerenteak gaurko Gobernu Kontseiluan.

395.387.569 €ko aurrekontuak izango dira, iazkoarekin alderatuta %0,62ko hazkundea beraz. Gastu-banaketaren azterketa zehatza ez badugu ere,  hona hemen gure lehengo balorazioak:

·Eusko Jaurlaritzaren ekarpena ez da nahikoa. Ekarpen arruntari dagokionez, egia da murrizketak eten egin direla. Baina hazkundea oso txikia da (%5), EAEko aurrekontuena baino askoz txikiagoa.

  • Hazkunde minimo honen lehengo ondorioa: zentro, sail eta zerbitzuek ez dute berreskuratuko iaz jasandako murrizketa.
  • Unibertsitate Planak 2014erako aurreikusten duen plantila-hazkundea ezin izango da gauzatu (AZPko 100 lanpostu ziren)
  • Programa Kontratuetatik jasoko den diru-kopurua hasiera batean uste genuena baino handiagoa izango da . Hala ere, Unibertsitate Planen aurreikusitako zifretatik oso urruti geratuko gera.
  • Laburbilduz, EHUk Zaingo Trinkorako Gelan jarraituko du. Hau agerian dago Hezkuntza Sailburuak gezurtatu nahi badu ere.
€ Milioiak 2011 2012 2013 2014 (P) 2013/14

Eusko Jaurlaritzaren ekarpen arrunta

288,76 283,03 268,21 269,30 0,40
Aurrekontuen arrunteko sarrerak 381,34 375,88 358,26 360,10

0,51

2014 aurrekontu osoa 445,34 432,96 392,96 395,38 0,62

EHUrentzako finantziazio duina eskatzeko ekitaldi bateratuak sustatu ditu STEE-EILASek. Orain, aurrekontu hauek berresten badituzte, borrokaren maila igotzeko ordua iritsi dela pentsatzen dugu. Mobilizazioak gogorki areagotzeko prest gaude, Unibertsitatearekiko eta langileekiko jarrera leiala eta arduratsua azaltzen duten zentralekin batera.