Home » Berriak, Prentsa oharrak. Iritzia

2015eko hauteskunde sindikalen emaitzak

Submitted by on 12/03/2015 – No Comment

portada_hauteskunde

Martxoaren 11n UPV/EHUn burutu ziren hauteskunde sindikalen emaitzak hemen dituzu.

STEILAS AZP-ren funtzionarioen arloan lehenengo indarra bilakatu da (2 ordezkari gehiago) eta AZP-ren lan kontratadunen arloan bigarren indarra izaten jarraitzen du ikusten duzunez.

IIP-ri dagokionez bigarren postua mantentzen dugu ordezkarietan, bai funtzionarioen arloan bai lan kontratadunen arloan.

Hauteskunde hauetan STEILAS-i babesa eman diozuen lagunei eskertu nahi dizuegu baldintza bereziki korapilatsuetan urte hauetan egindako lanaren onarpena. Datozen urteetan izango ditugun arazoei aurre egiteko sindikatu honengan konfiantzaren adierazgarritzat ere hartzen dugu; ez hutsegitea espero dugu.

Urte zailak izan dira, gogor eraso digun krisialdiarekin. Sektore publikoak ere kalte handia jasan du: Administrazio Publikoaren langileok izena galtze-kanpaina ikaragarriko biktimak izan gara, Gobernuaren, patronalaren erakundeen eta beren kideko komunikabideen aldetik, gizartean sakon sartu diren mezuekin gure aurka jarri baitute.

Krisialdi honen zorigaitz guztiak leporatu eta gero urteetan zehar lortutako eskubide asko kendu zizkiguten.

Berdin egin zuten sindikatuekin guztiok zaku berean sartuz eta sindikatu batzuek egin zutena guztioi leporatuz.

Horregatik, zure konfiantza bereziki eskertzen dizugu. Ez dizute ederrik sartu, bereizten jakin duzu eta STEILAS-en bezala  beste sindikalismoa posible dela uste duzu.

Batzuetan asmatuko dugu eta beste batzuetan ez baina eguneroko lan onestaren alde gaudela dakizu. Gure lana erantzukizunean, posible denean akordioan eta gure eskubideak ukatzen direnean salaketan oinarritzen da.

Kalitatezko eta euskal unibertsitate publiko bat defendatzen jarraituko dugu: justuagoa, solidarioagoa, gizarterekin konprometitua eta langile guztietako eguneroko lana balioesten den unibertsitate bat.

Ezin dugu emaitza ziurrik promes egin, baina datozen urteetan lortzeko lanean jarraituko dugula, bai.