Home » Berriak, AZP

2015eko lanaldiari buruzko zirkularra, negoziazioan jarraitzen dugu

Submitted by on 2015-01-29 – 10:05 AMNo Comment

egutegi_laborala calendario laboral Astelehen honetan bildu zen Plangintza Batzordea, 2015eko lanaldiari buruzko zirkularra negoziatzen jarraitzeko.

Praktikan lantokian emango dugun denbora 2012an sartu genuen berbera izango da. Hau da, Madril eta Lakuako dekretuen aurretik egiten genuena.

Baimen eta lizentzietarako 9 eguneko poltsari eutsiko diogu (67:30 ordu). Soilik aldatuko ordu horien banaketa hiru lizentzien artean, norberaren kontuetarako baimenatik kendu zizkigun egunetako bi “itzulli” baititu , Madrilgo Gobernuak.

Lanaldi arruntaren iraupena 8:04 izango da hiru Campusetan. Lanaldi trinkoan eta errekuperatutako txanden lanaldian.

Antzinatasunagatiko egunetan ere ez dago aldaketarik  (15. Artikulua)

Madrilgo eta Lakuaren dekretuak funtsean ekiditzen jarraitzen dugula ondo baloratzen dugu. Hala ere, STEE-EILASek hainbat kontu jarri ditugu mahai gainean. Administrazioaren aldetik erantzun ezberdinak jaso ditugu.

  • Oporraldiak, lizentziak eta baimenak “zerbitzuen premien baldintzapean”
    Oporrak, lizentziak eta baimenak disfrutatzeko eskatutako tartea ukatzea behar bezala argudiatuta izan behar du. “Zerbitzuaren beharrak” lelo edo jakulatoria gisa erabiltzea ez dugu onartzen. Langileak eskatutakoari ezetza eman behar bazaio, ukatze horren zergatiak idatziz jarri behar dira, langileak helegitea jarri ahal dezala.
    Onartzen dugu, nola ez ba, zerbitzua bermatu behar dela beti. Baina zerbitzuaren antolaketa ere egokitu behar da langileen eskubideetara.
    Gerentziak bere egin du, eta ezetza emanez gero ukapena argudiatzen duen txostena aurkeztu beharko du arduradunak. Adostasunik ezean Gerentziak erabakiko du.
  • Baimenak orduka hartzeko aukera.
    Baimenen poltsa orduka zenbatzen da eta sistemak ere orduka kontrolatzen du gure lanaldia (minutuka ere). Hori kontutan hartuta, baimenak orduka hartzeko aukera zentzuzkoa iruditzen zaigu´. Gaur egun egun osoak hartu behar dira.Aukera hau biziki garrantzitsua da arratsaldeko landaldia duten langileentzat. Langile hauek norberaren ekitaldi batera joan behar badute (hiletak, eskolako bilerak…) horietako egun osoa hartzera behartuta daude askoz denbora gutxiago nahikoa izango litzatekelarik.Ezetza jaso dugu oraingoz.
  • 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten langileak: ordu-malgutasuna irteeran ere.
    Egoera honetan dauden langileek 9:30arteko malgutasuna dute sarreran. Malgutasun hori irteeran erabilli ahal izateko eskatzen dugu. Urte gutxiko seme-alabak saintzeko beharrak ez dira mugatzen soilik goizara. Horretaz, mugitzeko-zailtasunak edo gaixotasun larri dutenen langileen kasuan, malgutasuna berdin aplikatzen da sarreran zein irteeran. Bi kasuetan trataera berbera eskatzen dugu. Oraingoz ez dago erantzunik.
  • Ikastegien itxiera.
    Gai honetaz hitzegiteko eta arautzeko beharra zegoen. Baina eskaintzen diguten regulazioak ez gaitu bat ere asetzen: tramite hutsa besterik ez da izango, eta erabaki osoa Dekano eta Zuzendarien esku uzten du. Sindikatuek ez dute ezta hitzik ere izango, eta zentruetako langileak babesik gabe geratuko dira erabat, Dekano eta Zuzendarien menpe.Itxiera udan bada, oporrei buruz Lan Hitzarmenak diona ez da aintzat hartu: Administrazioak, zerbitzuaren premiengatik, pertsonalari oporrak gozatzeko data ekainetik irailera bitartean jar diezaionean, pertsonalak bere oporretako bi aste aipaturiko aldi horren barruan bere aukeran ezartzeko eskubidea mantenduko du.”
  • Jornadas distintas a la ordinaria.
    En la UPV/EHU los sábados y domingos son festivos. La inclusión de los sábados en la jornada no responde a ninguno de los supuestos que se detallan en el artículo 29 del III Convenio del Personal Laboral. La asignación de  los sábados como jornada no se puede hacer de manera discrecional, ello nos coloca en el camino de la desregulación. ¿Quién y en base a qué normativa ha establecido las diferentes compensaciones?Se debe abordar una negociación y un estudio serio sobre la necesidad o no de abrir los sábados, y los costes derivados. Creemos que no se debe hacer “a golpe de circular”.No son estos los únicos temas que se han puesto sobre la mesa. Pero no queremos alargarnos demasiado, y nos hemos ceñido a los que tocan puntos recogidos en la circular. En próximos informativos os daremos más información.
Etiketak: , , ,