Home » Archive by Month

Article Archive for November 2016

Azaroak 25: Aske izan nahi dut, ez ausart

17/11/2016 – | Erantzunak desaktibatuta daude Azaroak 25: Aske izan nahi dut, ez ausart sarreran
Quiero ser libre, no valiente

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzeko Unitate Didaktikoa argitaratu dugu Aurten ere steilas sindikatuak azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna” dela eta ikasleekin lantzeko proposamen berriarekin zuengana jotzen dugu. Oraingoan Azaroak 25eko unitate didaktiko honen izenbururako aldarrikapen feminista bat aukeratu dugu, eta beste helburu batzuen artean, aske eta ausarta izatea zer den landu nahi dugu, […]

Altsasuko atxiloketen inguruan

16/11/2016 – | Erantzunak desaktibatuta daude Altsasuko atxiloketen inguruan sarreran

steilas sindikatuak Altsasuko gertae­ra­ren ondorioz 6 gazte atxilotu eta Ma­dri­lera eraman izana gaitzetsi nahi du prentsa ohar honen bidez. Epaitegi Nazionalera eramatearen on­do­rioz gazteok babes eta berme juridikorik gabe geratzea larria iruditzen zaigu. Era berean, biziki kezkagarria deritzogu lehengo bideak jorratzeari, hots, bizi­ki­detza eta bake soziala landu beharrean erre­presio bideari heltzea. Gure elkartasuna agertu nahi […]

UPV/EHUn izandako istiluen inguruan

16/11/2016 – | Erantzunak desaktibatuta daude UPV/EHUn izandako istiluen inguruan sarreran

UPV/EHUn izandako azkeneko gertaera istilutsuak direla-eta, steilas-ek adie­ra­zi nahi du: Salaketa eta protesta politikoa egi­teko eskubidea beti defendatu ditu steilasek, baita askotan erabili ere. Burdinazko barrak eskuetan cam­pusean azaltzeak eta ondare pu­bli­koak kaltetzeak ez dute zerikusirik borroka politikoari buruz dugun kontzeptuarekin. Kezkatuta gaude, eta gainditutzat geneuzkan iraga­ne­ko gertaerak etorri zaizkigu gogora. Entzutea eta entzuna izatea […]