Home » Archive by Month

Article Archive for October 2018

2019ko lanaldia: Administrazioak iraganean segitzen du eta lan harremanak berriztatzeari uko egiten dio

15/10/2018 – | Erantzunak desaktibatuta daude 2019ko lanaldia: Administrazioak iraganean segitzen du eta lan harremanak berriztatzeari uko egiten dio sarreran

Oso aldaketa eskasak dituen proposamena errefusatu dute sindikatu guztiek  Gaur, urriak 11, 2019ko lanaldiari buruz hitzegiteko elkartu gara. Mintzatu bai, baina negoziatu ia ezer ez, Administrazioak jarrera erabat itxia azaldu duelako. Horren ondorioz, sindikatu batek bera ere ez du babestu Pertsonalerako Gerenteordetzaren proposamena, gure iritziz langileen proposamenak ez dituelako aintzat hartzen. Lana eta familia bateragarriak […]

ADI: irakasle-ikertzaileen borondatezko erretiroen inguruko hiru deialdi argitaratu ditu EHUk

11/10/2018 – | Erantzunak desaktibatuta daude ADI: irakasle-ikertzaileen borondatezko erretiroen inguruko hiru deialdi argitaratu ditu EHUk sarreran

Atzo EHUren errektoretzak borondatezko erretiroen inguruko hiru deialdi argitaratu zituen. Ez du oraindik txandakako kontratu bidezko erretiro partzialaren inguruko deialdirik atera (ez lanaldia murrizteko, ezta erretiroa bera eskatzeko ere). Hilabeteak daramatzagu kontu honetaz Errektoretzarekin hitz egin nahian, baina behin eta berriro eskatu arren ez digute oraindik proposamenik egin.   Argitaratu diren deialdiak   1) 2019an […]

Inor ez da ilegala Bilboko auzoak, harrera auzoak

01/10/2018 – | Erantzunak desaktibatuta daude Inor ez da ilegala Bilboko auzoak, harrera auzoak sarreran

 Ekaina amaieratik, pateran heldutako ehundaka afrikar Bilbora lekualdatuak izan dira. Euskal instituzioek eskura jarritako harrera baliabideen eskasiaren aurrean, Bilboko auzo ezberdinetako bizilagunak Bilboko Harrera auzoekin taldekatuta, eta afrikar komunitatearen, Ongi Etorri Errefuxiatuak-en, SOS Racismoren eta banako solidarioen laguntzarekin, pertsona hauen harreran parte hartzea erabaki zuten. Elkartasun esperientzia hauek zabaltzeko asmoz, mahai-inguru bat antolatu dugu. Mahia-inguruko […]

EPE 2016-17

01/10/2018 – | Erantzunak desaktibatuta daude EPE 2016-17 sarreran

Gaurko bileran, irailak 20, Enplegu Publikoaren Eskaintzaren (EPE) oinarri orokorrak eta espezifikoak aurkeztuko dizkigu Administrazioak (lan itunpeko langile egonkorren 77 lanpostuak izango dituena). Hurrengo urratsa Gobernu Kontseiluaren onarpena, datorren 27ko saioan. Halaber, 2018 EPE urrian zehar negoziatzeko bileren-egutegia aurkeztu digu Administrazioak. STEILASen jarrera oso argia da: juridikoki segurua eta berme guztiak ditun EPEri bai, non […]

Lanaldia: negoziazioak hasi dira

01/10/2018 – | Erantzunak desaktibatuta daude Lanaldia: negoziazioak hasi dira sarreran

Asteko lanaldia betetzean eta irteeran malgutasuna galdegingo ditugu 2019ko Lanaldia eta Ordutegiari buruzko Zirkularraren negoziaziori ekin diogu. Lanera sartzeko malgutasuna 16 urte arte eta irterara ere zabaltzeko eskatuko dugu. Halaber malgutasun hori astean errekuperatu ahal izatea ere eskatuko dugu, ez soilik hilabetean orain dagoen bezala. Aurreko asteartean, irailaren 18an, hasi ginen 2019ko ordutegi, opor, baimen […]

Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa

01/10/2018 – | Erantzunak desaktibatuta daude Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa sarreran

Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa 2018ko ekainaren 14an aurkeztu zen Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Bizkaiko Campusa), 2018ko ekainaren 7ko Gobernu Kontseiluan onartu ostean. Genero indarkeriaren aurkako protokoloa egiteko prozesuan STEILAS tinko jardu da beste hainbeste eragilekin: sindikatuen ordezkariak, UPV/EHUko irakasle eta ikasleak, eta bortizkeri-matxistan espezializatutako kanpo eragileak. Osoko ikuspegia dauka Protokoloak UPV/EHUko langile eta […]

Nahaspila lanpoltsa berrien deialdian

01/10/2018 – | Erantzunak desaktibatuta daude Nahaspila lanpoltsa berrien deialdian sarreran

Azkeneko Plangintza Bileran hainbat deialdien egoerari buruz galdetu genion Administrazioari, jadanik abian direnak: Administrariak, Bibliotekako Laguntzaileak, Zuzenbideko Teknikariak, Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntzako erdi mailako Teknikaria (Kimika), Kimikako Teknikari Espezialista (III Taldea). Administrarien Lanpoltsari dagokionez, epeetan atzerapenak gertatuko dira sortutako hainbat arazok direla medio. Dirudienez, Epaitegiko kide batek kide izateari uko egin behar izan dio, eta […]