Home » Berdintasuna

#NikPlantoEgitenDut #UPV/EHUnGreba Feministarantz – M8. Parte hartu plantoan!

Submitted by on 26/02/2018 – No Comment

Steeilas_Martxoa_8_2018_BIL-211x300 Martxoaren 8an, Mugimendu Feministak greba eta mobilizazio jardunaldia egiteko deia luzatu du “Emakumeok planto” lelopean. Lau ardatz  aldarrikatzaile planteatzen ditugu: ikasleena, kontsumoarena, zaintzena eta lanarena.

STEILAS, ELA, LAB, ESK, HIRU eta EHNE sindikatuek deituriko lan-uztea lau ordukoa da (11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara). Eguerdiko 12:00etan eta iluntzeko 20:00etan mobilizazioak egongo dira herri eta hiri ezberdinetan, eta, berauetan parte hartzera animatzen zaituztegu UPV/EHUko emakumeok.

Horrenbestez, STEILASek greba honen inguruko informazioa helarazi nahi dizugu, era berean ikasgeletan lantzeko (bereziki Magisteritzako ikasleei zuzendua) “Emakumeok planto” izeneko unitate didaktikorako esteka bidaltzen dizugu:

Jaitsi Unitate Didaktikoa: M8 EMAKUEOK PLANTO [PDF]

Azkenik, doakizun kartelarekin argazkia atera, eta bidali iezaguzu datorren martxoaren 2a baino lehen (ostirala), UPV/EHUko emakumeekin osatuko dugun bideoa greba feministara atxiki adieraziz. Animatzen zaitugu baita ere zure sare sozialetan eskegitzen hashtag hauekin:
#NikPlantoEgitenDut  #UPV/EHUnGrebaFeministarantz

Manifestua jaitsi [PDFa]

Informazio gehiago [ikusi]