Home » IIP

2018ko LEPa dela-eta

Submitted by on 30/10/2018 – No Comment

Plangintza-batzordea izan dugu gaur eguerdian Errektoreordearekin, datorren azaroaren 13ko Gobernukontseiluan irakasle-ikertzaileon arloan jorratuko diren gaien inguruan eztabaidatzeko, tartean 2018ko LEPa.

UIBak egindako proposamena aurkeztu digu bertan. Kopuru hauek ditu oinarri (iazkoak ere jarri ditugu, erreferentzia gisa):

Datuak aztertuz gero, zera ikusten da:

barne65-lanpostuak• Plaza-kopuru osoa 161etik 140ra jaitsi dela (erretiro gutxiago izan baitira 2017an 2016an baino).
• Hala ere, mantendu egiten direla iraunkortzeak (goiko bost lerroak alegia), urte biotan 102 baitira, klinikoak (= V, binkulatuak) barne hartzen badira.
• Gutxitu egiten direla AG → TU “bihurketak” (asko gutxitu direlako eskatzaileak ere).
• IDP ikertzaile iraunkorrek %15eko kuota mantentzen dutela (eta Estatuko Aurrekontuetan aldaketarik ez badago, RyC I3 egiaztapena eskatuko beharko da plazak lehiara ateratzen direnean).
• PL plaza-kopurua ere mantentzen da.
• CU plazak ikaragarri igo direla, eta, gainera, beraietako batzuk LEParen baitan eskainiko direla,
barne-promoziotik kanpo alegia.

Laburbilduz, iraunkortzeak mantendu egiten diren bitartean, zentzugabeki igo da katedra kopurua, plazak LEP “arruntean” ateratzera arte, iaz ez bezala. Desoreka handia da hori, eta zuzentzeko neurriak hartu ezean (adibidez LEPeko 5 CUak kenduta eta iraunkortzeak gehituta), gure babesa izango ez dutela adierazi diogu Errektoreordeari.

Argibide edo informazio gehiagorik nahi baduzu, deitu edo idatzi: (14)2435, steilas@ehu.eus.

OHARRA:

badago argitaratuta atxiki plaza betetzen ari diren irakasleen zerrenda (orain hemen dago, baina URLa zuzentzen dutenean hemen egongo da).