Home » Archive by Month

Article Archive for March 2019

2019ko hauteskunde sindikalen balorazioa

2019-03-29 – 1:18 PM | Erantzunak desaktibatuta daude 2019ko hauteskunde sindikalen balorazioa sarreran

Lehenik eta behin hauteskunde sindikal hauetan zure aldetik jasoriko babesa eskertu nahi dizugu. STEILASen hauteskundeen balorazioa positiboa da. AZP-laboralen arloan jaitsi arren, AZP bere osotasunean hartuta STEILAS lehenengo indarra da, eta bigarrena IRIren artean. Emaitza hauei esker orain arte bezala langileen eskubideak defendatzen jarraituko dugu. Hurrengo estekan hauteskundeen datuak eta grafikoak aurkituko dituzu: Hauteskundeen balorazioa

STEILAS AZPren proposamenak

2019-03-22 – 12:59 PM | Erantzunak desaktibatuta daude STEILAS AZPren proposamenak sarreran

Kaixo lankidea, Hurrengo lau urteetarako STEILASen helburuak jasotzen dituen dokumentua bidaltzen dizugu. Gure proposamenak M26an bozkatu STEILAS! Oharra: paperaren erabilera murrizteko helburuarekin, aurten STEILASen proposamenak emailez soilik jasoko dituzu. Boto-txartelak hauteslekuetan izango dituzu eskuragarri.

Hauteskunde sindikalak 2019

2019-03-15 – 1:04 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Hauteskunde sindikalak 2019 sarreran

Hauteskunde sindikalak 2019 🗳 Hauteskunde kanpaina hasi da. 🎥 Hemen duzue STEILAS sindikatuak prestatutako bideoa. Haurreskoletatik Unibertsitatera, sektore publikoan, zure bozkarekin datozen lau urteetarako proiektuak babesteko aukera duzu. Parte hartu!

Euskal Herriko Mugimendu Feminista: M8 Grebaren Balorazioa

2019-03-13 – 11:14 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Mugimendu Feminista: M8 Grebaren Balorazioa sarreran

Iragan den martxoaren 8an, trans, bollera eta emakumeok lan guztiak egiteari utzi genion eta Euskal Herriko kaleak gogor astindu genituen, gure herriak aldarrikapen, ekintza eta elkartasun feministaz betez. Grebak jarraipen masiboa izan du, zenbaezina da herriak kalea hartzean duen indarra, horregatik ez dago zifrarik martxoaren 8an gertatutakoa jasoko duenik. Aurten, arrakasta kuantitatiboaz gain, jauzi kualitatiboa […]

Gerra Hemen Hasten Da dokumentala Arabako Campusean

2019-03-12 – 12:21 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Gerra Hemen Hasten Da dokumentala Arabako Campusean sarreran

Martxoaren 13an Hik Apurtu Erregelak ikasle taldeak antolatuta Gerra Hemen Hasten Da dokumentala aurkeztuko du. Sistema ekonomiko kapitalistak bere bilakaera historikoan argi utzi du gerrak, inbasio kolonialistak, gatazka armatuak… bere biziraupenaren oinarri direla, sistemaren krisialdietan ekonomiaren parte handi batek aurrera egiten baitu produkzio militarrari esker. Euskal Herrian, boteretsuek ezkutuan mantendu nahi duten industria militarra eta […]

STEILAS IIParen aldarrikapenak

2019-03-11 – 2:23 PM | Erantzunak desaktibatuta daude STEILAS IIParen aldarrikapenak sarreran

Gaur, martxoak 11, hasiera ematen zaio UPV/EHUko Hauteskunde Sindikalen kanpainari. Datorren martxoaren 26an, asteartea, izango da bozketa, 9:00 eta 18:00 bitartean. ADI: Arabako bozkalekua Errektoreordetza eraikinean egongo da; beste hauteskundeetan ez bezala alegia. Esteka honetan eskuratu dezakezu aldarrikapen nagusiekin prestatu dugun zerrenda. Azken hilabeteotan gure afiliazioarekin burutu dugun prozesu parte-hartzailearen fruitu dira. Aldarrikapen horiekin batera […]

STEILAS AZParen aldarrikapenak

2019-03-11 – 1:34 PM | Erantzunak desaktibatuta daude STEILAS AZParen aldarrikapenak sarreran

Gaur, martxoak 11, hasiera ematen zaio UPV/EHUko Hauteskunde Sindikalen kanpainari. Datorren martxoaren 26an, asteartea, izango da bozketa, 9:00 eta 18:00 bitartean. ADI: Arabako bozkalekua Errektoreordetza eraikinean egongo da; beste hauteskundeetan ez bezala alegia. Esteka honetan eskuratu dezakezu aldarrikapen nagusiekin prestatu dugun zerrenda. Azken hilabeteotan gure afiliazioarekin burutu dugun prozesu parte-hartzailearen fruitu dira. Aldarrikapen horiekin batera […]

Balorazioa. Martxoak 8 greba feminista: Heteropatriarkatu kapitalistari planto

2019-03-09 – 1:53 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Balorazioa. Martxoak 8 greba feminista: Heteropatriarkatu kapitalistari planto sarreran

Zorionak!!! Ospatu dezagun Euskal Herriko ikastetxeetan orokorrean grebarekin bat egin dutela emakumeak, langileok eta neska ikasleek. Berriro ere erakutsi dute herri honetako emakumeak borrokalariak direla. Gu martxoan 9tik aurrera ere lanean jarraituko dugu pedagogia feministaren bidez gizarte heteropatriarkala suntsitzen! Gora borroka feminista!! Orokorrean milaka emakumek planto egin dugu gaur, eta greba feminista gauzatu dugu. Egungo […]

Martxoaren 8an Euskal Herriko emakumeak grebara: “Heteropatriarkatu kapitalistari planto”

2019-03-06 – 1:27 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 8an Euskal Herriko emakumeak grebara: “Heteropatriarkatu kapitalistari planto” sarreran

Martxoaren 8an Euskal Herriko emakumeak grebara deituak izan gara. Aurtengo egun honen lema “Heteropatriarkatu kapitalistari planto” da, STEILAS sindikatuak bat egin du Euskal Herriko mugimendu feministaren deialdiarekin, eta ondorioz ikastetxeetako emakumeak greba egitera gonbidatzen zaituztegu. Egun hau lantzeko aurten ere STEILASetik unitate didaktiko bat proposatzen dizuegu. Unitatea eskuragarri duzute gure web orrian, hauxe da linka:[KLIK] […]