Home » Archive by Month

Article Archive for April 2019

Lan-arriskuen prebentzioan eta lan-osasunaren arloan, benetan engaiatuta al dago UPV/EHU?

2019-04-12 – 5:55 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Lan-arriskuen prebentzioan eta lan-osasunaren arloan, benetan engaiatuta al dago UPV/EHU? sarreran

Batetik, arlo horietara bideratzen duen baliabide urritasunari erreparatzen badiogu, Prebentzio-Zerbitzuko pertsonalean nahiz aurrekontuan; eta, bestetik, ikusirik zerbitzu horrek argitaratzen dituen hamaika txostenak nolako utzikeriarekin tratatzen dituen: EZETZ da erantzuna. Gauza jakina da, ordea, oinarrizko tresna dugula Prebentzioa, lanpostuetan osasuntsu eta segurtasunez jarduteko dugun eskubidea bermatzeko. STEILASek Lan-Ikuskaritzan salatu du eremu honetan UPV/EHUk daukan pertsonal eskasia, […]

Apirilak 13 | Pentsionisten mobilizazioak

2019-04-11 – 10:30 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Apirilak 13 | Pentsionisten mobilizazioak sarreran

Euskal Herriko pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte Euskal Herriko hiriburu guztietan, apirilaren 13an. Hain zuzen alderdi politikoek hauteskunde orokorretako kanpaina abiatuko duten egunean. Pentsioen auzia apirilaren 28ko hauteskundeetan erabakigarria izango dela ohartarazi eta pentsio duinak aldarrikatzen jarraituko dutela azpimarratu dute. Horrexegatik, apirilak 13 izango dituen larunbatean manifestazioan irtetzeko deia egin diote biztanleri osoari. Gaurko eta […]

Korrika 21. edizioa

2019-04-10 – 12:38 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Korrika 21. edizioa sarreran

Jakingo duzunez, bi urtean behin egiten den ekimenari, hots, KORRIKAren 21. edizioari. apirilaren 4an eman zitzaion hasiera. Bada, beste urteetan bezala, aurtengoan ere STEILAS sindikatua babesleen artean dago eta aurreko larunbatean Iruñean egin genuen modu berean, Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen dugun gainontzeko sindikatuekin batera, beste zenbait kilometrotan ere parte hartuko du. Hortaz, nahi izanez […]

AZP Laboralen EPEa prestatzeko tresna

2019-04-09 – 9:30 AM | Erantzunak desaktibatuta daude AZP Laboralen EPEa prestatzeko tresna sarreran

Dakizunez, aurreikusita dago uda ondoren laboralen EPEaren azterketak izatea. Hori dela eta, azterketetako galderak ikasteko tresna bat prestatuko du sindikatuak. Gure afiliatuen lehentasunak jakin nahi ditugu, azterketen galderak jaso bezain pronto tresna horretan lanean hasteko. Hortaz, dagoeneko inkesta bat betetzeko eskaerarekin mail-a jasoko zenuen. Inkesten emaitzen arabera ekingo diogu galdetegien prestaketari. Gure mail-a oraindik jaso […]

AHTrik EZ Araba Plataforma eta alderdi politikoekin mahai ingurua UPV/EHUn

2019-04-09 – 9:28 AM | Erantzunak desaktibatuta daude AHTrik EZ Araba Plataforma eta alderdi politikoekin mahai ingurua UPV/EHUn sarreran

Hurrengo asteazkenean, apirilak 10, arratsaldeko 6:30tan Arabako EHUko Kanpusean (Elurretako Gradu aretoan), AHTrik EZ Araba Plataformak mahai-ingurua antolatu du alderdi politikoekin jakiteko haien planteamendua AHTren inguruan, hurrengo hauteskundeei begira. Momentuz PPk, EH Bilduk, Podemos-Irabazik eta PSEk beraien parte hartzea konfirmatu dute.

Lan eta gizarte aholkularitzan diharduten profesionalen IV. topaketa

2019-04-09 – 9:10 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Lan eta gizarte aholkularitzan diharduten profesionalen IV. topaketa sarreran

Hemen Lan eta gizarte aholkularitzan diharduten profesionalen IV. topaketaren deialdia eta egitaraua daukazue. Aurten “Langileen eta sindikatu atalen ordezkaritza negoziazio kolektiboan eta greban” jorratuko da. Norentzat: Legelari eta ekonomialarien bulego profesionalak, profesional independenteak, bulego teknikoko eta sindikatu aholkularitzetako profesionalak, Zuzenbide, Lan Harreman eta Giza Baliabideak, Ekonomia eta Enpresa, Soziologia eta Zientzia Politikoak, Gizarte Lana graduetako […]

Sailen berrantolaketa

2019-04-05 – 11:30 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Sailen berrantolaketa sarreran

Sailen berrantolaketa: Zer arraio da gertatzen ari dena? Bai, hori da STEILASek eta baita langile askok ere buruan dugun galdera. Gai horren inguruko informazio ofiziala eta zehatza falta dugu. Langileen artean egonezina eta zalantzak sortu ditu gabezia horrek eta haserrean bihurtuko zuzentzen ez badugu. Administrazioak jakin egin behar du, egoera horrek kaltetutako langileen lan-giroari ez […]