Home » AZP

2019ko lanaldia: Administrazioak iraganean segitzen du eta lan harremanak berriztatzeari uko egiten dio

Submitted by on 15/10/2018 – No Comment

Oso aldaketa eskasak dituen proposamena errefusatu dute sindikatu guztiek

chaplin_tiempos_modernos Gaur, urriak 11, 2019ko lanaldiari buruz hitzegiteko elkartu gara. Mintzatu bai, baina negoziatu ia ezer ez, Administrazioak jarrera erabat itxia azaldu duelako. Horren ondorioz, sindikatu batek bera ere ez du babestu Pertsonalerako Gerenteordetzaren proposamena, gure iritziz langileen proposamenak ez dituelako aintzat hartzen.

Lana eta familia bateragarriak egiteko eskubidea ahoan izaten dute beti, baina une honetan baztertu dute. Langileok mesfidantzaz tratatzen gaituztenez norberaren inplikazioa sustatzea ere ez dute aintzat hartzen. Horrela, hutsaren hurren bihurtzen dute euren Berdintasunerako Plana.

Zaharkituta dagoen eredupean lan egitera behartzen gaituzte, modernitateaz eta nazioartekotzeaz eten gabe mintzatzen diren bitartean.

Inkogruentzia hauetaz luze hitz egin genuen aurreko agirian. Baina ez dugu amore emango, garai berrietara egoki daitezela eta Administrazioa zein langileentzat mesedegarriak diren neurriak ezar ditzatela aldarrikatzen jarraituko dugu.

2019ko lanaldiari buruzko zirkularrak izango dituen aldaketak ondoko lerroetan laburbildu dizkizuegu: [jaitsi pdf-a]

2018ko EPEri buruz, Administratiboak, Bibliotekako Laguntzaileak, Zuzenbideko Teknikariak eta Kimikarien lanpoltsen azterketak  eta lan birziklapenari buruz aditzera ematen dizugu ere bai zibercompas honetan.

Etiketak: