Home » Berriak, AZP, IIP

Aitatasun baimena luzatu dute

Submitted by on 27/01/2017 – No Comment

4 asteak amatasunak irauten duen uneko edozein momentutan, edo amaitu eta berehala, gozatzeko aukera ematen du

2009ko Aitatasun-Baimenaren Iraupenaren Luzatzearen Legea indarrean jarri dute, baina, hala ere, hobekuntza hauek ez dituzte kontziliazio cuadro-paises-aitatasuna-EUkontuetan ditugun beharrak guztiz asetzen. Unibertsitatean bagenuen jada 4 asteko baimena, baina derrigorra zen jaiotzaren unean gozatzea, eta hortxe dago justu lege honek aurkezten digun berrikuntza: amatasun-baimenak irauten duen bitartean edota amaitu eta berehala eskatzeko aukera.
Administrazioak aztertuko duela ziurtatu du, eta guk, legeak adierazten dituen terminoetan, UPV/EHUko langileek baimen honetaz gozatu ahal izatea eskatuko dugu. Hala ere, aldaketa ez zaigu nahikoa iruditzen: jarraian gozatu behar izatea mantentzen du, ez du baimena zatika hartzea ahalbidetzen, eta horrela, ez da langileen beharrak asetzen direla bermatzen.

Nolanahi ere, amatasun eta aitatasun-baimen hauek EBeko batez bestekoaren oso azpitik daude, amatasunaren kasuan adibidez 23 astekoa batez besteko hau.
Unibertsitatearen aldetik jarrera aktiboagoa eskatzen dugu, amatasun eta aitatasun-baimenen arteko berdintasuna lortzeko: era aldiei dagokionean, eta baita soldatari begira ere.

Europar Batasuneko aitatasun baimena
Europako Iparraldeko herrialdeak dira, generoen arteko berdintasuna bultzatzen duten ekintzak barneratzen dituzten politika-sozial aurreratuenak erakusten dituztenak, eta horren adibide nagusia Islandia dugu: baimen berbera ematen diete amari eta aitari. Aldi berean, aipagarria da ere Austriako kasua, non, aitatasun-baimena amatasun-baimena baino luzeagoa den. Hala ere, benetako kontziliazio familiarra bermatzeko, derrigorrezko aitatasun-baimenak ezartzea funtsezkoa da.
Edoskitze-garaian erditu duten Emakume Haurdunen Babeserako Zuzentaraua, Amatasun-Baimenaren Zuzentarau izenez ere ezagutzen dena, 2010eko urrian onartu zen gehiengo zabalarekin Europako Parlamentuan; baina, Estatu Kide batzuen blokeoa dela medio, ez da oraindik indarrean sartu. Badirudi gainera, behin betiko onartzen ez bada baztertu egingo dela eta honek atzera pausua ekarriko luke, ezarri nahi ziren hobekuntzei begira: amatasunaren iraupena 14 astetatik 20ra luzatzea edota  aitatasunaren iraupen minimoa, gutxienez 2 astekoa izatea. Krisia hasi zenetik amatasun-baimena murriztua ikusi duen herrialde bakarra Grezia izan da, baina zuzentarau hau baztertzeak EBeko beste herrialdeetara murrizketak ekarri ditzake.

Informazio gehiago:
Pérez Campos, Ana Isabel. «La titularidad del permiso de maternidad en la Unión Europea». Anuario jurídico y económico escurialense, n.o 47 (2014): 163-88.
Castro García, Carmen, y Pazos Moran, Maria. «Parental Leave Policy and Gender Equality in Europe». Feminist Economics 22, n.o 3 (2 de julio de 2016): 51-73. doi:10.1080/13545701.2015.1082033.
Farré, Lidia. «Parental Leave Policies and Gender Equality: A Survey of the Literature». Estudios de Economía Aplicada 34, n.o 1 (2016): 45-60.
Flaquer, Lluís, y Escobedo, Anna. «Licencias parentales y política social de la paternidad en España». Cuadernos de relaciones laborales 32, n.o 1 (2014): 69-99.
Castro García, Carmen. «Potencialidad género-transformativa de las políticas públicas. El caso de los permisos por nacimiento en Europa». Atlánticas. Revista Internacional de Estudios Feministas 1, n.o 1 (20 de octubre de 2016): 108-40.

LABURPENA:

  • Aitatasun-baimena etenik gabeko 4 asteetara luzatzen da,  zeinari, bigarren umetik aurrera erditze edo adopzio anizkoitzen kasuan, umeko 2 egun gehitzen zaizkiolarik.
  • Jaiotza-baimenarekiko independetea da, zein, lekualdatzea dagoen edo ezaren arabera, 2 edo 4 egunetakoa den.
  • Baimena aitak soilik goza dezake, ezin diezaioke amari “eman”.
  • Jaiotzaren jarraian gozatzea ez da derrigorra, datak aukeratu daitezke, betiere amatasun baimenak irauten duen bitartean bada edo hau bukatu bezain laister.
  • Baimen honek ez du baztertzen, amatasun-baimena aitari pasatzeko aukera.
  • Aitatasun-baimenak irauten duen bitartean amatasun-baimenare­kin kobratzen dena berbera ko­bratzen da, hots, 100% eta gizarte-segurantzan kotizatzen jarraitzen da.
  • Ordainketa Gizarte-Segurantzari dagokio
Etiketak: , , ,