Home » AZP, IIP

Aldi baterako ezgaitasun osagarriaren hobetze akordioa

Submitted by on 12/04/2013 – No Comment

bajas por itOstegunean, hilak 11, Unibertsitateko Sindikatuon artean, ELA salbu, akordio batetara heldu ginen,  ITL ezhoiko egoerak kontuan hartzen dituena %100 osagarria jaso ahal izateko. Akordiak UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2012-12-20an onartutako akordioa hobetzen du.

Hobetze garrantzitsuena hirugarren bajatik aurrera, osagarria kobratzen jarraitu ahal izateko, erabiliko den Absentismo baremoa da.

Aurreko akordioarekin, gaixo zegoenak hirugarren bajatik aurrera bazuen eskubidea osagarria jasotzeko, baldin eta persona honen absentismo tasa, kolektiboarena baino baxuago bazen; oraingo akordiarekin langile orok jasoko du osagarria, bere kolektiboaren absentismo tasak ez badu gainditzen %6a AZPren kasuan eta %3a IPrean.

Honek guztiak zera suposatzen du: Unibertsitatean pandemia larririk gertatu ezean, langile orok osagarriaren %100 jasoko duela.

Halaber, oso garrantzitsua da aipatzea tramite berezirik ez duela egin behar norberaren kolektiboak,  orotasunean, absentismo tasa hori gainditu arte. Egunean eginten dugun berbera egin behar dugu: baja medikua, baieztapena eta alta parteak eramatea.

Eta bukatzeko, Aldi baterako Ezgaitasun bajen ezhoiko egoeren zerrenda handitu da.