Home » Prentsa oharrak. Iritzia

Altsasuko atxiloketen inguruan

Submitted by on 16/11/2016 – No Comment

steilas sindikatuak Altsasuko gertae­ra­ren ondorioz 6 gazte atxilotu eta Ma­dri­lera eraman izana gaitzetsi nahi du prentsa ohar honen bidez.

Epaitegi Nazionalera eramatearen on­do­rioz gazteok babes eta berme juridikorik gabe geratzea larria iruditzen zaigu. Era berean, biziki kezkagarria deritzogu lehengo bideak jorratzeari, hots, bizi­ki­detza eta bake soziala landu beharrean erre­presio bideari heltzea.

Gure elkartasuna agertu nahi diegu ger­taeraren ondorioz kalteak pairatu dituz­ten guztiei. Horretaz gain, honelako ka­suak gainditzeko ahalegin guztiekin bat egiten dugu.