Home » Eilastasuna / Mugimendu Sozialak, Berriak, Prentsa oharrak. Iritzia

Apirilak 13 | Pentsionisten mobilizazioak

Submitted by on 2019-04-11 – 10:30 AMNo Comment

Euskal Herriko pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte Euskal Herriko hiriburu guztietan, apirilaren 13an. Hain zuzen alderdi politikoek hauteskunde orokorretako kanpaina abiatuko duten egunean.

Pentsioen auzia apirilaren 28ko hauteskundeetan erabakigarria izango dela ohartarazi eta pentsio duinak aldarrikatzen jarraituko dutela azpimarratu dute. Horrexegatik, apirilak 13 izango dituen larunbatean manifestazioan irtetzeko deia egin diote biztanleri osoari.

Gaurko eta etorkizuneko pentsiodunak duintasunez bizitzea eta borrokaren zein lan gogorraren bidez arestian lortutako eskubide guztiak bermatzea dute helburu.

Egindako aldarrikapenei azkeneraino eutsiko dietela berretsi dute. Besteak beste, pentsioen sistema publikoa blindatu, jasangarritasun faktorea behin betiko indargabetu, 1.080 euroko gutxiengo pentsioa eta diru-laguntzak KPIren arabera eguneratzea eskatzen da.

 

PENTSIODUNEN MOBILIZAZIOAK. Apirilak 13, larunbata.

Gasteiz: 12:00etan Artium
Donostia: 17:00etan Alderdi Eder
Bilbo: 18:00etan Jesusen Bihotza

Bertan ikusiko dugulakoan

Ongi izan

STEILAS

 

Etiketak: , , , , , ,