Home » AZP

Jardunaldi berrien aplikazioa: bidaia honetan ez genuen horrelako zakutorik behar

Submitted by on 07/03/2016 – No Comment

reloj_dali2baja Planifikazio Batzordean aurkeztu zuen Administrazioak aurten eskaini diren jardunaldi berrien (mistoa eta intentsiboa) eskaera txostena.

Aurrez ikus zitekeen bezala eskaera kopurua espero zena baino askoz murritzagoa izan da: Pertsonalaren Gerenteordetzara 228 eskaera iritsi dira bakarrik, non 104 eskaeretan  jardunaldi intentsiboa aukeratzen zuten eta beste 103etan  berriz jardunaldi mistoa. Aipagarria da ere 21 eskaera ezetsi egin direla.

Falta dugun datua hala ere, ondorengo arrazoiak medio, egin ez den eskaera kopurua zenbateko den da:

1.- Langileek beraiek lan egiten duten zerbitzuan aurrez kontsultatu dute eta ezezkoa jasoko zutela jakinik ez dute eskatu

2.- Erretiroak  edota  arrazoi pertsonalak direla eta, aurretik existitzen diren jardunaldi bereziek, mota horietako jardunaldiak ematea ezinezkoa egiten zuten.

3.- Administrazioak luzaturiko aukerak  jai egunen galera handia suposatzen du eta honek ez du eskaintza erakargarri egiten.

Laburbilduz, jardunaldi berrien abiaraztea etsigarria izan da! Jardunaldi berriak AZParen %15,5-arentzako bakarrik izan dira balizko aukera eta zifra hau balantzea eta gogoeta egiteko modukoa da!

Zerbitzuan galerarik eragiten ez zuen eta langileak ase zitzakeen eskaintza sortzaile eta errealista aurkeztu zuen  Steilas-ek  negoziazioan zehar, baina Administrazioa ez zegoen negoziatzeko prest.

Hilabete batzuetan eskaintzak hasiko dira eta zifra horiek arrakasta bezala saldu nahi izango dizkigute, baina guk etab. luzea gogorarazi beharko diogu, adibidez, telelana egin ahal izatea %1,5-ari bakarrik baimendu zaiola, jardunaldi berri hauek AZP-aren  %15,5-ari  bakarrik ahalbidetu zaizkiola, geldirik jarraitzen duen eta aldatzeko premia larria duen Lan Poltsen Akordioa…  Horrela jarraituz kea salduko du soilik, zenbakiek dena agerian uzten dute eta