Home » Komunikatua, Nagusia

Lan-arriskuen prebentzioan eta lan-osasunaren arloan, benetan engaiatuta al dago UPV/EHU?

Submitted by on 2019-04-12 – 5:55 PMNo Comment

Batetik, arlo horietara bideratzen duen baliabide urritasunari erreparatzen badiogu, Prebentzio-Zerbitzuko pertsonalean nahiz aurrekontuan; eta, bestetik, ikusirik zerbitzu horrek argitaratzen dituen hamaika txostenak nolako utzikeriarekin tratatzen dituen: EZETZ da erantzuna. Gauza jakina da, ordea, oinarrizko tresna dugula Prebentzioa, lanpostuetan osasuntsu eta segurtasunez jarduteko dugun eskubidea bermatzeko.

STEILASek Lan-Ikuskaritzan salatu du eremu honetan UPV/EHUk daukan pertsonal eskasia, baita dedikatu beharreko baliabideak zeintzuk diren zehatz-mehatz aztertzeko eskatu ere. Izan ere, ondotxo dakigu ondorio larriak ekar ditzakeela lan-osasunaren eta segurtasunaren alde irmo apustu ez egiteak, eta langileak arlo honetan formatzetik datorrela, funtsean, arriskuen prebentzioa. Kontabilitate hizkeran: xede honetara bideratutako dirua ez da gastua, inbertsioa baizik. Horregatik guztiagatik gure lanpostuei egokitutako formazio-plana exijitzen dugu.

Ildo horretatik…

Osorik irakurri  ➡️ Komunikatua: Lan-osasuna

Etiketak: , , , , , ,