Home » Berriak, IIP

Arduraldi partzialeko irakasle prekarioen egoera hobetzeko aurrerapauso garrantzitsua lortu dugu. Euskadiko A.G. arrazoia eman digu

Submitted by on 09/05/2013 – No Comment

juzgadosArduraldi partzialeko irakasle prekarioen egoera hobetzeko aurrerapauso garrantzitsua lortu dugu. Euskadiko Auzitegi Gorenak arrazoia eman digu.
Irakasle eta ikerlari laboralen II. Lan Hitzarmenak bere 16.5 artikuluan zehazten zuen sail batetan bi irakasle kontratuak bazeuden arduraldi partzialean eta arduraldi partzialeko beste irakasle bat kontratatzeko beharra sortzen bazen, ez zela hirugarren kontratazio hori egingo eta jadanik arduraldi partzialean zegoen bati arduraldi osoko kontratua egingo zitzaion, lan poltsetako zerrendetan hobekien kokatua dagoenari, alegia.
Artikulu hau STEE-EILAS sindikatuaren (LAB-ekin batera) aldarrikapena izan zen irakasle partzialen kolektibo prekarioen egoera hobetzeko. Izan ere, kolektibo hau kontratuetan irakaskuntza eta tutoretza ardurak bakarrik daude hartuta kontutan -nahiz eta praktikan lan gehiago eskatu eta egin- eta soldata oso txikiak dituzte, 400bat € 4 orduko kontratuentzat, eta hauek igotzeko eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku dago. Horrela, lan hitzarmenen bidez ezin dira soldatak hobetu baina bai murriztea mota honetako kontratu prekarioak murriztea, osoko kontratuekin ordezkatuz. Hori izan zen II. hitzarmeneko lorpenetako bat.
Arazoa sortu da artikulua interpretatzeko orduan. Unibertsitateak uste du arduraldi osoko kontratu horiek egin behar dituela bakarrik lan poltsen hurrenkera jarraitu ondoren iristen bada arduraldi partzialean dagoen irakasle bati eta honek onartzen badu. Baina aurretik beste hautagai batek kontratu partziala onartzen badu hirugarren kontratu partziala egiten du, lan hitzarmenak jasotzen duen konpromisoa arduraldi osoko kontratua egiteko alde batera utziz.
STEE-EILAS-en uste dugu artikuluaren idazkera oso garbia dela eta horren emaitza ezin dela izan osoko kontraturik ez sinatzea. Gatazka hau lan hitzarmenaren batzorde parekidean aztertu egin zen eta ez ginen iritsi inolako adostasunera eta ondorioz, bide judiziala ireki zen, epaitegiek ebatzi behar izan dute. Eta jada iritsi da epaitegien erabakia, eta gure aldekoa izan da, STEE-EILAS-ek defenditutakoa.
Gatazka hau kasu gutxi batzuetan baino ez da sortu eta orokorrean artikuluak arduraldi osoko kontratu kopuru esanguratsuak sinatzea eragin du (50 tik gora), kolektibo honetako prekarietatea murrizten lagunduz. Baina gutxienez bi kasu izan dira non ez den sinatu osoko kontraturik eta bai hirugarren kontratu partziala, lan hitzarmena bete gabe utziz. Bi kasu horietan irakasleak epaitegietara jo dute, STEE-EILASen aholkularitza juridikoarekin, aldeko sententziak lortuz bai Gizarte arloko aretoan eta haietako batetan baita Euskadiko Auzitegi Gorenean ere. Gorenaren sententziaren ondorioz hasi da unibertsitatea lan hitzarmenean adostutakoak esaten duena aplikatzen, eta ez bere irakurketa propioa egiten.