Home » Berriak, IIP

ADI: irakasle-ikertzaileen borondatezko erretiroen inguruko hiru deialdi argitaratu ditu EHUk

Submitted by on 11/10/2018 – No Comment

Atzo EHUren errektoretzak borondatezko erretiroen inguruko hiru deialdi argitaratu zituen. Ez du oraindik txandakako kontratu bidezko erretiro partzialaren inguruko deialdirik atera (ez lanaldia murrizteko, ezta erretiroa bera eskatzeko ere). Hilabeteak daramatzagu kontu honetaz Errektoretzarekin hitz egin nahian, baina behin eta berriro eskatu arren ez digute oraindik proposamenik egin.

 

Argitaratu diren deialdiak

 

1) 2019an borondatezko erretiro aurreratua eta pizgarriduna eskatzeko asmoa duten irakasle-ikertzaile funtzionario edo lan-kontratu finko edo egonkorra dutenentzat (besteak beste, 60-64 urte bitartean egin beharko dituzte 2019an zehar)

http://www1.ehu.eus/documents/27817/ea37ec0b-9607-47fa-859b-02057f5c9543

 

2) 2018/2019 ikasturteko bigarren lauhiletik aurrera lanaldiaren murrizketa eskatzeko asmoa duten MUFACEN dauden irakasle-ikertzaile funtzionarioentzat Klase pasiboak), aurrerago hartuko duten erretiro aurerratuaren kontura (pizgarri ekonomikorik gabe)

http://www1.ehu.eus/documents/27817/ab2e59ce-beac-40ac-8e97-a568b18a0bd0

 

3) 2018/2019 ikasturteko bigarren lauhiletik aurrera lanaldiaren murrizketa eskatzeko asmoa duten eta Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren baitan dauden irakasle-ikertzaile funtzionario zein laboralentzat, aurrerago hartuko duten erretiro aurerratuaren kontura (pizgarri ekonomikorik gabe)

http://www1.ehu.eus/documents/27817/6ee79b29-4b86-45d2-af50-43a0c7e3f626

 

ADI: eskariak egiteko epea azaroaren 9 arteko da!

Erretiroen inguruko informazio osagarria hemen: [jaitsi]

Etiketak: , , ,