Home » Berriak, AZP

AZPrentzat II Formakuntzarako Plan Nagusia onartuta

Submitted by on 2014-03-14 – 1:39 PMNo Comment
ideas propias

EHUko AZPrentzat II Formakuntzarako Plan Nagusia onartu da; eta baita plan bera garatzeko arautegia ere.  Bi dokumentuok STEE-EILAS, CCOO, ELA LAB sindikatuen oniritzia jaso dute.
Ontzat ematen dugu lorturiko akordia; hobekuntza asko eta nabarmenak lortu baiditugu aurrekoarekin alderatuta. Hala ere, ezin ukatu lan kontratadun pertsonalgoaren formakuntzarekiko dagoen hutsunea.
II Formakuntza Plana urtero ebaluatu eta eguneratuko da. STEE-EILAS sindikatuak zorrotz behatuko du agindutakoen betetze-maila administrazioren aldetik. Bereziki Lan Kontratadun langilearen formakuntzarekin erlazionaturikoa.
ALDAKETAK NABARMENAGOAK, AURREKO PLANAREKIN ALDERATUTA

  1. Norberaren ordu kreditua, plana indarrean izango den 4 urteotan, 80 ordukoa izango da, Prestakuntza-ekintzak nahitaezko/beharrezkoak ez  badira.
  2. Oro har, prestakuntza-ekintza batean parte hartu ahal izateko 6 hilabetetik gorako kontratu edo izandapena izan beharko du langileak.
  3. Prestakuntza-ekintzak gasteleraz zein euskaraz antolatuko dira. Gasteleraz eskainitako plazak ez badira nahikoak langileen eskaerak betetzeko, 3. edo 4. Hizkuntz-Eskakizuna eskuratu duten langileak euskaraz antolaturiko ekintzeetara bideratuak izango dira.
  4. Lanposturako Prestakuntza-ekintzak: lan-orduetatik kanpoko baimendutako ikastaroen kasuan lan-ordutzat hartuko dira emandako ordu horiek. Eguneko lan-orduak murriztu egingo dira ikastaroaren eguneroko iraupenari dagokion denboragatik.
  5. Garapen profesionalerako prestakuntzan emandako denbora lanaldiaren bi heren bezala hartuko dira. Gainerako denbora errekuperatu egin beharko da horretarako finkatutako arau orokorrek diotenari jarraituz.
  6. Ezohiko Prestakuntza-ekintzak direla eta, Administrazio-unitateek beraiek (zerbitzu, zentro edo/eta sailak…) eskatu ahal izango dituzte edo baita UPV/EHUko langile bakoitzak ere.
  7. Prestakuntza Ibilbideak
    • Prestakuntza hau karrera profesional horizontalari begira jarriko da abian.
    • Modulu bat gainditzeko gutxienez Urteko kudeaketa-planean antolaturiko 4 Prestakun­tza-ekintza gainditu egin beharko dira; horietako bakoitzak gutxienez 20 orduko iraupena izango du, eta gutxienez 100 prestakuntza-ordu egiaztatuta dagokion arlotan.
    • Prestakuntza-ibilbide bat amaitzean, dagokion arloko “Administrazioan oinarrizko gaitasunen ziurtagiria” eskuratuko du langileak.
    • Ziurtagiri horiek ibilbide baten prestakun­tza-ekintza bakoitzean lorturiko ziurtagiriaren osagarri izango dira, eta baloratu ahal izango dira, era independientean ere, langile publikoen mugikortasun edo karrerari lotutako prozesuetan, dagokion araudian edo deialdietan ezarritako moduan.
  8. Banakako laguntzak.
    Diru-laguntza hauek jaso ahal izateko  UPV/EHUn Prestakuntza-ekintza amaitutakoan gutxienez urtebeteko zerbitzua eduki beharko du langileak. Diru laguntza, gehien jota, 900€koa izango da. Garapen pertsonalerako laguntzen kasuan 60€ko laguntzak izango dira, orain arte bezala.
    Banakako laguntzen eskari guztiak ordaintzeko diru nahikorik ez balego, garapen pertsonalarekin zerikusia duten eskariak bertan behera utziko dira eta, egoki denean, esleitutako gainerako diru-laguntzak hainbanatuko dira, Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklapenerako batzordeak beste erabakirik hartu ezean.