Home » Berdintasuna

Azaroak 25: Beldur gabe haziz, etorkizuna aldatu

Submitted by on 2014-11-24 – 2:17 PMNo Comment
25 noviembre Día contra la violencia de genero

25 noviembre Día contra la violencia de genero

Koordinadora feministek antolatutako manifestazioak:

Bilbon: 19:30ean Arriagan

Donostian: 19:00etan Boulevarden

Gasteizen: 19:30etan Virgen Blancan

Irunean: 20:00etan Gaztelu Plazan

Inolako indarkeriarik gabeko bizimodurako hezi behar dugu!

Aurten ere STEE-EILAS sindikatuak azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna” dela eta ikasleekin lantzeko unitate didaktiko bat prestatu dugu.

Oraingoan indarkeria ematen den espazioei buruz hausnartu nahi dugu, batez ere aisialdiko espazioei buruz non askotan beldurra sortzen duten hamaika egoera sortzen diren eta emakumeak izaten dira bereziki egoera horiek pairatzen dituztenak.

Unitate didaktiko honekin, “Beldur gabe haziz, etorkizuna aldatu”, bihelburu lortu nahi ditugu. Bata, ikasleekindarkeri mota desberdinei buruzhausnartu dezaten, indarkeria orokorreaneta emakumeen kontrakoa bereziki;baita sortzen diren espazioeiburuz ere.

Eta bestea, askotan kontsentitutaeta egunerokoak diren bestelakoindarkeriaz jabetzen laguntzea. Etaberriz ere azpimarratu nahi dugu, indarkeriamota hau agerian uzteko etaharen aurkako borrokan baliabideakgaratzeko hezkidetzak duen garrantzia.

Hezkidetzaren gauzatzea berrantolatzeko beharra dugu, edozein indarkeria mota ekiditeko. Pertsona guztiak haien eta besteen buruak errespetatzeko diferentziak onartuz eta berdintasun erreala jorratuz.

Gure web orrian ere aurkituko duzu. Honekin batera kartela bidaltzen dizuegu, Unitate Didaktikoa lantzeko abiapuntua izateaz aparte, ikastetxean toki ikusgarri baten jartzeko eskatzen dizuegu.

Beste aldetik, ikastetxean hitzaldi bat antolatu nahiko bazenute ere jar zaitez gurekin kontaktuan. Bide batez, aprobetxatu nahi dugu egun horretarako antolaturik dauden hainbat ekitaldien berri emateko eta horietan parte hartzen ere animatu nahi zaitugu.

BELDUR GABE HAZIZ, ETORKIZUNA ALDATU

 

Unitate didaktikoa jaisteko:  pdf

Etiketak: , ,