Home » Berriak, AZP

Bizkaiko eta Gipuzkoako Campuseko Batzarrerako Ordezkariak aukeratzeko

Submitted by on 2013-03-05 – 3:09 PMNo Comment

Otsailaren 12an, Bizkaiko eta Gipuzkoako Campuseko Batzarraren AZPko ordezkaritza berritzeko hauteskundeak izango dira. AZPko langileok hiru ordezkari hautatuko ditugu, sufragio unibertsalaren bitartez.
Campuseko Batzarrak honako eskumenak ditu besteak beste:

  • Campuseko jardunaren ildo nagusiak onartzea.
  • Azpiegiturak: aparkalekuan, jangelak…
  • Mugikortasun Plana: arlo horretan beste administrazioekin negoziazioak, garraio publikoak…
  • Gizarte-erantzukizuna, berdintasuna, euskara, elea­niz­tasuna…
  • Campuseko bizi-kalitatea hobetzeko ekimenak…
  • Txostenak eta Ekitaldi Planak, Campuseko Zentruetan onartutakoak

Azken finean, Campuseko Batzarrean onartzen diren erabakiek eragina dute Campuseko egunerokoan.
STEE-EILASek uste du erabakitze-esparru horretan egoteak garrantzitsua dela eta horregatik babesten dugu hautagai-zerrenda hau.

Hautagai zerrenda hau osatzen dugunok hitzematen dizugu arduratuko garela guztientzako Campus bat defendatuko dugula; zure iritziak eta zeure eskakizunak mahaiaren gainean jarriko ditugula; Campuseko Batzarrean eztabaidatzen eta erabakitzen denari buruzko informazioa bidaliko dizugula, parte har dezazun eta zure iritziak kontutan har ditzaten.

– Bizkaiko Campuseko Batzarrerako Hauteskundei buruzko informazio gehiago jasotzeko [ikusi]

– Gipuzkoako Campuseko Batzarrerako Hauteskundei buruzko informazio gehiago jasotzeko [ikusi]

Etiketak: , ,