Home » AZP

Nahaspila lanpoltsa berrien deialdian

Submitted by on 01/10/2018 – No Comment

Azkeneko Plangintza Bileran hainbat deialdien egoerari buruz galdetu genion Administrazioari, jadanik abian direnak: Administrariak, Bibliotekako Laguntzaileak, Zuzenbideko Teknikariak, Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntzako erdi mailako Teknikaria (Kimika), Kimikako Teknikari Espezialista (III Taldea).
Administrarien Lanpoltsari dagokionez, epeetan atzerapenak gertatuko dira sortutako hainbat arazok direla medio. Dirudienez, Epaitegiko kide batek kide izateari uko egin behar izan dio, eta ondorioz kide berri bat izendatu behar dute. Hilabeteko atzerapena izango omen da.
Kimika arloko lanpoltsetan gertatzen ari diren atzerapenek oso egoera ezerosoan jarriko dituzte hainbat eta hainbat partehartzaile. Seguruenik hilabete batzuk igaroko dira azterketak egin arte. Beraz, Lanpoltsak seguruenik Aste Santua baina pixka bat lehenago osatuko dira.
Hain zuzen ere, data horietan egingo den Lan Eskaintza Publikoaren barruan Kimikako pertsonalerako (III Taldea) deialdi espezifikoa dago.
Honek zer ekarriko du? Lanpoltsetarako probak gainditzen dituzten pertsonek, LEP baino lehenago ez badute lan egin, behartuta daude Kimikako probetara aurkeztera (dagokien mailakoa). Bestela, LEPko Kimikako Teknikari/Espezialistaren probak gainditzen dutenen atzean geldituko dira.
Hau zentzugabekeria da. Lanpoltsa hauek abian jartzeko negoziazioa duela urte bat baino gehiago hasi ziren. STEILASek behin ta berriro salatu du ezin dela lanpoltsak jenderik gabe utzi deialdiak behar bezain bizkor ez direlako egiten. Halaber eskatu dugu ere Per­tsonalerako Gerentziordetzak langile gehiago behar dituela, prozezu hauek behar duten biz­kortasuna bermatzeko.

Etiketak: ,