Home » Berriak, AZP

150 lanpostu arriskuan 2015-2018 Unibertsitate Planaren negoziazioaren ondorioz

Submitted by on 2014-10-03 – 9:46 AMNo Comment

despido2Joan den ostegunean, irailaren 18a, informatu genizun bezala, Gerentziak konpromisoa hartu zuen ikastetxeen berrantolaketak ez duela eraginik izango egungo AZPko plantilan, ezta langileen campus-adskripzioan ere.

Hala ere, gogoratu behar dugu lanpostu guztien mantentzea ez dela ikastetxeen berrantolaketaren arazoa bakarrik, bere gainetik dauden beste faktoreen menpe baizik. Eusko Jaurlaritzak erabaki behar duen finantziazioaren eskuetan dago: hurrengo urtetarako behar den finantziazio duina erabakitzen badu plaza guztiak Lan Postuen Zerrendan (LPZn) finkatzeko ala ez… eta ez du hori berretsi oraindik.

Gerentziarekin eta Errektore taldearekin izandako bileren ostean jarraitzen dugu inongo berririk gabe zuen kontratuen jarraipena bermatzearen inguruan datorren urtetik aurrera.

Jarraitzeko bermeak
Testuinguru honetan badago 50 lankide aldi baterako plaza bezala dagoela LPZn sartuta eta finkapenaren zain dagoela eta, gaur egun, oraindik Eusko Jaurlaritzak ez du bermatu bere jarraipena unibertsitateko aurrekontuetan.

Beste batzuei esan zieten haien lanpostua kanpoko finantziazioaren eskuetan dagoela eta, beharbada, urtearen amaieran bukatuko zela. Beste kasu batzuk zaurgarriagoak dira eta urteak eman ondoren kontratuak sinatzen, bata bestearen atzean… orain agian kaleratuko dituzte.
Baina gogoratu behar da aldi honetan ezberdina dela: 150 lankide hauek betetzen ari diren lanpostuak LPZn sartzeko asmo eta konpromisoarekin sortu ziren, horrek dakartzan jarraitasun ziurtasunarekin; beraz, behin behinekotasunari utziko lioketela ematen zuen. Ez dizkiete kontratua berriztatzen, ez da izango kontratuaren bukaera soil bat, despidoa baizik.

Historia apur bat
2011-14 Unibertsitate-Planak 4 urte horietan 250 lanpostu berriak sortuko eta finkatuko zituztela adierazten zuen, finantziazioa kontratu-programaz zehaztuz.

Eta horrela izan zen lehenengo urtean… beno… hein batean. 2011 urtean lehengo 50 lanpostu sortu eta LPZn sartu zituzten. Hala eta guztiz ere, urte horretan, Rajoyren Gobernuak “RD. 20/2011 de medidas urgentes en materia presupuestaria” delakoa argitaratu zuen plantilen handiagotzeak debekatzen zituelarik, salbuespenezko arrazoirik ez balego.
Hori dela eta, 2012 eta 2013 urteetan UPV/EHUk beste 99 kontratu sinatu zituen bakarrik, egitura-beharrak osatzeko aitzakiarekin; baina ez zuen bere hitza bete: gainontzeko 100 lanpostuak sortu ordez, soberan zuen dirua 2011 eta 2014 kontratutako 150 lankideen soldatak ordaintzeko erabili zuen; 99 lanpostu horiek ez zituen sartu LPZn.

Hiru haustea suposatu du honek: 100 pertsona gutxiago kontratatu dira, sortutako 150 lanpostutik 99 ez dira LPZn sartu eta, bukatzeko, LPZn sartu ziren 50 lanpostu horiek ez daukate jarraitutasun-bermerik; beraz, abenduaren 31an iraungi daitezke. Hori bai, lanpostu batzuek besteek baina arrisku txikiagoa daukate.

STEE-EILASen ustez, gai hau konpontzea ezinbestekoa da unibertsitatean bake soziala mantentzeko. Ez dugu onartuko zuetariko despido bat ere, despido bat delako eta ez kontratuaren bukaera.
Errektoreak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako Unibertsitate-planak onartzen zuen UPV/EHUn dagoen AZP/IIP ratioa Estatuko unibertsitateetariko txikiena zela.

Cristina Uriarte, egungo Hezkuntza Sailburua, zuen kontratuen etorkizunaz erabakiko duena, AZP taldearen handitzearen beharra zegoela egiaztatu eta plan hori negoziatu zuen errektore taldeko errektore-orde zen. Zer egingo du orain? Despidoak sinatuko ditu?

Orduan unibertsitateak ondo funtzionatzeko beharrezkoak ziren pentsatzen zuten.

Etiketak: , , ,