Home » AZP

2013ko lanaldia

Submitted by on 2013-04-15 – 10:52 AMNo Comment

calendario1-150x150

Gogoratuko duzuenez, pasa den martxoan onartu zen Lanaldiari buruzko ibiltorria, adostasun handiz. 1.614,5 orduko lanaldia da kalkuluaren  oinarria, baina praktikan iazko ordu kopuru berbera izango dugu: 1.547 ordu. Hauek diraa arlo nagusiak:

  • Geniezko lanaldia: 1.614,5 horas
  • Norberaren arazoetarako egunak: 3 egun (22:30 ordu).
  • Norberaren gestioetarako egunak: 3 egun (22:30 ordu).
  • De esta manera, se recuperan la totalidad de los seis días para asuntos particulares que nos otorgaba el Estatuto Básico del Empleado Público, y que Rajoy redujo a tres.
  • 3 eguneko poltsa (22:30 ordu) betetzeko errazak diren ekimen batzuen bitartez baliokidegarriak (“Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen arduraldi berezirako Plana” delakoa)..
  • Astelehena, asteazken eta ostegunetan (lanaldi eteneko egunak): 8 ordu eta 9 minutu
  • Arratsaldeko lanaldiagatiko konpentsazioa: 15 egun (iaz bezela).

Berez, izango ditugu 6 egun libre hartzekoak, gehi beste hiru errekuperatutakoak (lanaldi eteneko egunetan izango dugu lanaldiaren hazkunde horren bitartez, 9 minutu gehiago).

Orain arte azaldu dugu alderdi positiboak.  Antzinatasunagatiko egunetan ordea murriztapenak jasan ditugu. “Canosoak” delako egunak desargetzen dira (Espainiako Gobernuaren dekretuak agintzen duen bezala) eta konpentsatzeko “arduraldiagatik, lanpostuz kanpoko lanaldiak” izeneko hiru egun lortu ditugu. Edonola ere, langile batzuek hamar egun galduko ditugu kontzeptu honetan.

Langileen arduraldi berezirako Planaren 3 egun horien aplikazioak zalantzak sortu ditu. Akordioak lan poltsa horren aplikazio unibertsala bilatzen du, onura horretatik kanpo inor ez dadila gera.

Ordu horiek baliokidetzeko ekitaldi edo jarduera batzuen zerrenda egin da (ez dago itxita, ekimen gehiago gehitu daitezke) eskaerari “estaldura administratibo” moduko zerbait emateko. Hitz batez, tramite huts baten bitartez langile guztiek eskura ahal izango dituzte hiru egun hauek.

Presentzia Atarian 933 zenbaki duen inzidenzia sartu dute. Inzidentzi guztietan bezela, norberaren nagusiaren oneritzia beharrezkoa izango da. Nagusiren batek kontrako txostena emango balu, kasu hori Plangintza Batzordera eramango litzateke. Bertan Sindikatuek eta Gerentzia izango dute azken hitza.

Lotura honetan eskura dezakezue Landaldiari buruzko ibiltorria: http://bit.ly/122Q1ua

Eta informazio gehiago nahi baduzu, etorri gure egoitzetara.