Home » Berriak, IIP

Osagarriak: Soldata duinak irakasle eta ikertzaile guztientzat

Submitted by on 2014-04-02 – 9:34 AMNo Comment

complementosAMAITU EGUNGO EGORA DISKRIMINATORIOAREKIN

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile guztiok soldata duinak jasotzeko eskubidearen aldarrikapena indarrean da berriro ere STEE-EILAS-en ekimen sindikalaren ondorio. Unibertsitateak 2010an, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin edo eskariz eten egin zuen norbanako osagarri gehigarrien urteroko deialdiak egitea 2006ko uztailaren 19an STEE-EILAS eta LABekin sinatuko akordioa alboratuz, eta diskriminazio egoera berriak sortuz unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen artean.

Ordutik aurrera eta iazko ikasturtea bukatu arte deialdi hauek egitea aldarrikatu dugu etengabe eta hainbat negoziazio saiakera egin ditugu bai unibertsitatearen bai Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Ordutik aurrera borroka sindikala abiatu dugu unibertsitatean eta epaitegietan eta denok dakizuenez borroka honek bere fruitua eman du: epaiak berretsi egiten du osagarrien urteroko deialdiak eta hauen ordainketa osoa bermatu egin behar dituztela Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak (Ikus komunikatua).

Epaia ikusita Errektore Taldeak berehala agertu da deialdi berria egitearen alde irakasle eta ikerlari guztiei bidalitako gutunean. Erabaki horrekin garbi dago konponbidean jartzen dela soldata duinak jasotzeko 2006ko akordioak irakasle guztiei ireki zien aukera indarrean jarriko dela berriro eta bultzada garbia ematen diola akordioarekin bilatzen genuen helburu nagusiari: UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen soldatak EAEko irakasle ez-unibertsitarioenekin parekatzen hastea “C” osagarri profesionalen izaera kuasi-unibertsalaren bidetik.

Hori bai, ez dago argi denbora tarte horretan sortu diren beste arazoak ere konponduko dituen (jada kobratzen dituztenak hauek eguneratu eta hobetzeko aukera). Horregatik 2006ko akordioaren sinatzaileok berriki eskatu diogu deialdi berriaren proposamena lehenbailehen eramatea negoziazio mahai sindikalera egungo diskriminazio egoera zuzendu eta arazoa bere osotasunean konponbidean jartzeko.

2006an Akordio sinatuko genuen sindikatuok ez dugu etsiko diskriminazio egoera honekin amaitu eta irakasle eta ikerlari guztien soldaten duintzea lortu arte, eta guztion eskubideen alde borrokan jarraituko dugu. Eta bereziki irakasle behin behinekoak eta soldata baxuenak dituztenenak.

SOLDATA DUINAK IRAKASLE ETA IKERTZAILE GUZTIONTZAKO!!

DISKRIMINAZIORIK EZ!!