Home » AZP

Lekualdatze lehiaketa. Azken berriak

Submitted by on 2014-06-17 – 9:50 AMNo Comment

concurso traslados Joan den astean bildu zen lekualdatze lehiaketaren epaimahaia eta baloratu egin ditu oraingo faseko eskariak. Jada publikatuta daude eskatzaileei emandako behin-behineko puntuazioa. 24ra arte dago erreklamazioak aurkezteko eta baita lehiaketan parte hartzeari uko egiteko ere. Hauek jaso eta epaimahaiak aztertu ondoren, espero da behin-behineko postuen adjudikazioa uztaileko lehen astean kaleratzea.
Langileek urriatik aurrera aldatuko omen dituzte lanpostuaz, horrela behintzat adierazi zigun administrazioak azken Planifikazio Bileran. Halaber, bete ez diren plazak deialdi batean eskainiko zaie desplazatuak izan diren bitarteko langile eta egonkorrei.

Etiketak: