Home » Berriak, AZP

Gobernu Kontseiluak EPEren deialdia onartu du

Submitted by on 14/07/2016 – No Comment
Sinaturiko akordioak Egonkortasun Akordioaren jarraipena eta lan-poltsetan dagoen egungo langileriaren lehentasuna bermatzen ditu
Unibertsitate honen historian lehen aldiz Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio lan kontratudunen EPE deialdiari. Sindikatuen gehiengoak (UGT soilik geratu da kanpoan) sinaturiko minimoen akordio hau ez dago gutxi batzuengan bakarrik pentsatua, prozesu selektibo ostean jarraitzeko bermea pertsonal guztiari eskaintzen dion testua da; bai egonkorrei eta bai plaza hutsetako pertsonalari ere. Gainera, etorkizunean emango diren hautatze prozesuetarako oinarriak finkatzen ditu, UPV/EHUn orain artean ezagutu ez diren era bereziki abantailatsu batean hain zuzen. Eta oraingoan bai, lan kontratudun eta funtzionarioentzako izango da… egonkorrak izan edo aldi baterako langileak izan.