Home » Berriak

Aurrekontu murrizketa latzak. Unibertsitatearen ohiko jarduera ezbaian

Submitted by on 2013-04-25 – 10:09 AMNo Comment

presupuestos2013. urteko aurrekontu proiektua bertan behera uztea erabaki du Urkulluren gobernuak, Legebiltzarrean osoko zuzenketak bozkatzeko bezperan.

UPV/EHUren finantziazioaren zatirik handiena aurrekontu hauetatik dator (%75a baino gehiago 2012. urtean). Eusko Jaurlaritzak EHUri emango dizkion diru ekarpenak ezagunak dira jada. Ez dirudi aldaketarik izango dutenik Erkide Autonomoko aurrekontuekin gertatzen dena gertatzen dela. Eta datu horietan murrizketa esanguratsuak daude. Baliabide murrizketa horiekin prestatu behar ditu UPV/EHUk bere aurrekontuak eta apirilaren 25ko Gobernu Kontseiluan aurkeztu ditu. Egoera honek ondorio garbia du: arazo handiak izango ditu UPV/EHU-k eguneroko jarduna orain arte emandako mailan ondo bete ahal izateko, bai zentro eta sailetan bai irakaskuntza, bai ikerkuntzan. Eta ez dago argi enplegu maila osoari helduko zaion, lehentasuna hori izan dela aldarrikatu arren.

Aurrekontu osoak aurkezten direnean azterketa egin eta balorazio zehatza egingo dugu, baina panorama oso beltza dago.

Krisi garaiko aurrekontuak

Gastu sabaia handiago duten aurrekontu berriak onartuko balira, diru gehikuntza hori azpiegituretara zuzenduko litzateke, Lehendakariak esana.

Beraz, Hezkuntza eta Unibertsitateei dagozkien zenbakietan ez legoke aldaketa nabarmenik. Erretiratutako aurrekontuetako zenbaki esanguratsuenak hauek dira:

EEAko aurrekontuak

(Milioiak)

2012

2013

↓2012-13

↓2012-13 (%)

Guztira

10.499

9.316

-1.133

-10,08

Hezkuntza, Hizkuntza Politikak eta Kultura Saila

2.916

2.630

-285

-9,7

Unibertsitateak

382

321

-61

15,97

Zientzia Politika

39

33

-6

-15,99

Murrizketa hauen tamainaz hobeto jabetuko gara beste zenbaki hauekin alderatzen baditugu:

  • Osakidetza, 2012ko aurrekontua: 3.406 milioi €
  • UPV/EHU, 2012k aurrekontua: 432 milioi €
  • Donostiako Udala, 2013k aurrekontua: 358,7 milioi €
  • Haurreskolak Patzuergoa, 2013: 55 milioi €

Unibertsitateak  eta Zientzia Politika arloetan izandako murrizketak (ehunekoetan ) aurrekontuaren guztiak izandakoa baino 5 puntu handiagoak direla azpimarratu behar da.

Hezkuntzara bideratutako dirukopurua Erkide Autonomoko Barne Produktuaren %4,1a da. Europako herrialde garatuenetan portzentaje hori %5ekoa da gutxi gora behera.

Bekeei dagokienez, iaz bideratu ziren 81 miloi euro. Aurten 29 miloi baino ez dago jasota aurrekontuen proiektuan (-% 60a). Unibertsitaterako Sailbura den Itziar Alkortarekin hitz egin du sindikatu honek. Kontabilitate arazoa dela azaldu zuen Itziar Alkortak, ikasturte honetako beka gehienak pasa den abenduan ordaindu zirelako.

Honen haritik, Legebiltzarrean galdera berbera egin zuen talde politiko batek, eta erantzun berdina jaso zuen. Sakonduko dugu aurrekontuen arzterketan hori baieztatzeko.

EHU. 2013ko Aurrekontuen aurreproiektua

UPV/EHU. Aurekontuak.

(Milioiak)

2011

2012

2013

↓2012-13

445 M€

432 M€

392 M€

-40 M€

9,26%

Eusko Jaurlaritzak EHUri hainbat ekarpen egiten dizkio honako kontzeptuetan: Ekarpen arrunta (gastu orokorrak eta inbertsioetarako), irakasleen ordainsariak, Programa kontratua eta Urte Anitzeko Inbertsio Plana.

Ekarpen hauen jeitsiera orokorra %12,15ekoa izan da (abenduko pagari zegokion kopuruaren pareko partida kontutan hartu gabe).Hau da ekarpenen xehetasuna:

Milioiak

2011

2012

2013

↓2012-13

Ekarpen arrunta (1)

270 M€

266 M€

241 M€

-25 M€

-9%

Ordainsariak

18 M€

16 M€

16 M€

Programa kontratua

31 M €

31 M€

25 M€

-6 M€

-18%

Urte Anitzeko Inbertsio Plana

17 M €

17 M€

8 M€

-9 M€

-53%

Guztira

337 M€

331 M€

291 M €

-40 M€

-12%

1.-Abenduko pagari dagokion remantentea ez da kontutan hartu (10.628.354 €)

Irakurketa errazteko asmoz, zenbaki batzuk biribildu ditugu. Horregatik zenbateko osoak ez datoz bat erabat zenbaki partzialeen batuketarekin. Gerentziak jakitera eman zituen taulak link honetan eskura ditzakezue.

Eusko Jaurlaritzaren diru ekarpenek garrantzi nagusia dute EHUren egunerokoan. EHUren aurrekontuaren %75a osatzen dute. Diru ekarpen horiekin eta EHuren berezko diru sarrera batzuekin 392.860.784 Euroko aurreproiektua aurkeztu du Gerentziak

Enplegu publikoari eustea lehentasun nagusia izan dela esan zuen Errektoreak. Horregatik, soldatetan iazko kopuru berbera dago jasota aurreproiektuan: 266 milio € (aurrekontuen %66a).

Partida horri eusteak ikaragarrizko murrizketak erakarri ditu “beste gastu batzuk” kapituluan.

Gastu finkoak (argindarra, eraikinen mantenua, garbiketa …) murrizteko tarterik ez dago azaldu zuen Gerenteak. Horregatik, Zentru, Sail eta Zerbitzuen aurrekontuek %44ko murriztapena jasoko dute (sindikatuentzako dirulaguntzetan jeitsiera berbera). Gizarte Funtsarako diru kopuruan %10ko jaitsiera izango da.

Egutegia

Maiatzak 10: aurrekontu osoak aurkeztea.

Maiatzak 13: Batzorde Ekonomikoa

Maiatzaren 23ra arte: zuzenketak aurkezteko epea .

Maiatzak 29: Gobernu Batzordean aurkeztea.