Home » AZP

Oporrak eta Zerbitzuko beharrei buruzko ideia pare bat

Submitted by on 2015-06-18 – 11:21 AMNo Comment

Garagardo eta izozkien iragarkiekin batera, ohizko oporren eztabaida eta langileon eskubideen ematea ekartzen digu udak… Zerbitzuko beharrak deitzen diote.

Mota hauetako zenbait kasu elkarrizketa eta borondatearekin konpontzen dira, beste batzuk, tamalez, harritzen gaitu nola nagusiek “konpontzen” dituzten planteatutako arazoak.

Salatutako liburutegiko kasua bezala, edota Leioako kopiagintza saila bezala, non langileak oporrak eta egun libreak hartzeko zirkularra jaso dute zerbitzuaren nagusiengandik (Langileen Gerenteordetza berretsita) bere irizpideak inposatzen. Gure iritziz, Administrazioak bere kabuz hartutako lanaldi zirkularraren aurka doan neurri diskriminatorioa da.

Orain arte zerbitzua ondo antolatu da oporrak hartzeko nagusien jarraibiderik gabe. Ez gatoz bat langileen giro eta borondate ona zapuzteko joerarekin, non elkarrizketa ordezten da laguntzen ez duten araudi berriekin.

Etiketak: ,