Home » Archive by Category

Articles in Nagusia

Unibertsitate publikorik gabeko etorkizunerantz?

14/09/2017 – | Erantzunak desaktibatuta daude Unibertsitate publikorik gabeko etorkizunerantz? sarreran

EUSTATen arabera, 2.171.886 biztanle dauzka EAEk. Aurten, 304 M€-koa da aurrekontuen bitartez UPV/EHUra bideratutako ekarpena, iaz baino 4 milioi gutxiago. Hortaz, biztanleko 140 € dedikatzen dira aurten gure Unibertsitate Publikoa finatziatzeko. Gutxi edo asko den, nork bere iritzia izango du; nolanahi ere, hona hemen beste zenbait herrialdetako indikadoreak: Katalunian 190 € dira; Austrian, 525 €; […]

Elkarrekin Indartsuago

27/04/2017 – | Erantzunak desaktibatuta daude Elkarrekin Indartsuago sarreran

Orain, elite ekonomiko eta politikoak etengabeko mezuak igortzen dizkigu esanaz okerrena pasa egin dela eta ekonomiaren susperraldi minean gaudela; orain, atzeraldi ekonomikoko azken hamarkada honek jendarteko sektore desfaboratuenetan utzi dituen ondorioetaz hitz egitea inoiz baino garrantzitsuago egiten da. Gutxiengo sozial bat, gaizki deituriko krisiaz baliatu da publikoa dena arpilatzeko, gehiengoa krisiaren ondorioak pairatzen ari garen […]

UPV/EHUk irakasle ez iraunkorrei ere ordaindu beharko dizkie bosturtekoak

05/04/2017 – | Erantzunak desaktibatuta daude UPV/EHUk irakasle ez iraunkorrei ere ordaindu beharko dizkie bosturtekoak sarreran

Lorpen berri bat izan du steilas ek egindako lanak bosturtekoen inguruan, gure afiliatu batek ezarritako demandak aldeko erantzuna jaso du-eta Bilboko Gizarte arloko Epaitegian. Atzo ezagutu genuen ebazpen berri honek aitortutako bosturtekoak ordaintzera behartzen du unibertsitatea, irakasle horren kontratua ez-iraunkorra izan arren, ezerezean utzirik UPV/EHUk irakasle hauei bosturteko osagarria ez ordaintzeko jarritako aitzakia: Jaurlaritzak ez 41/2008 […]

Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu

09/02/2017 – | Erantzunak desaktibatuta daude Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu sarreran

Azkenaldian Europako sententziek argi utzi dute langile iraunkor eta behin-behinekoen arteko diskriminazioa Europako Zuzentarauen aurkakoa dela eta neurriak hartu behar direla bi kolektibo horien eskubideak parekatzeko. Horren ondorioz, behin-behineko Irakasle-Ikertzaileei dagoeneko aitortu zaie bosturtekoak lortzeko eskubidea UPV/EHUn. Aldiz, seiurtekoak eskatzeko Unibasqek argitaratu duen azken deialdian behin-behinekoak diskriminatuak izan dira berriz ere, Europako Zuzentarauei muzin eginez. […]

Azaroak 25: Aske izan nahi dut, ez ausart

17/11/2016 – | Erantzunak desaktibatuta daude Azaroak 25: Aske izan nahi dut, ez ausart sarreran
Quiero ser libre, no valiente

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzeko Unitate Didaktikoa argitaratu dugu Aurten ere steilas sindikatuak azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna” dela eta ikasleekin lantzeko proposamen berriarekin zuengana jotzen dugu. Oraingoan Azaroak 25eko unitate didaktiko honen izenbururako aldarrikapen feminista bat aukeratu dugu, eta beste helburu batzuen artean, aske eta ausarta izatea zer den landu nahi dugu, […]

Beldurrari hortzak erakutsi

25/11/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Beldurrari hortzak erakutsi sarreran

Azaroak, 25 indarkeria matxistaren kontrako eguna.  Ez da beldurrari buruz hitz egiten dugun lehen aldia. Zoritxarrez, azaroak 25 gerturatzen den bakoitzean komunikabideek gogorarazten dizkigute beraien bikote edo bikote ohien eskutan hildako emakumeak, handituz doan eraso kopurua, baita erasotzaileen zigorgabetasuna ere. Informazio honen aurrean ezinezkoa da itota, amorratua eta inpotentea ez sentitzea.

Cristina Uriarte: dimisioa!!!

14/10/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Cristina Uriarte: dimisioa!!! sarreran

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen (IIP) ordainsari osagarrien berraktibatze prozesua luze bezain konplikatua suertatzen ari da, prozesua oztopatzeko Eusko Jaurlaritzaren presio eta trikimailuen ondorioz. LAB eta Steilas sindikatuok jarritako salaketaren epaia, 2014ko martxokoa, argia zen: osagarrien deialdiak berrabiarazi egin behar dira, urteroko maiztasunarekin. Epai horri erantzunez, UPV / EHUko Gizarte Kontseiluak, gai honetan eskumena duen organoa […]

Gizarte Kontseiluak osagarrien deialdi kamustua onartu du

09/06/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Gizarte Kontseiluak osagarrien deialdi kamustua onartu du sarreran

Irailean argitaratuko da, protokoloa ezagutu eta aztertzeko aukera izan ondoren Atzoko Gobernu Kontseiluan jakitera eman zen Gizarte Kontseiluak ekainaren 3ko ez-ohiko saioan onartu egin duela 2015ko osagarrien deialdi berria gehiengo zabalez -LAB, STEILAS eta EH Bilduko ordezkarien kontrako botoekin. Era berean, atzo publiko egin da UNIBASQ-en web orrian osagarriak ebaluatzeko protokolo eta irizpideak. Horrela deialdia […]

Gizarte Kontseilua osagarrien deialdi kamustua onartzera doa

02/06/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Gizarte Kontseilua osagarrien deialdi kamustua onartzera doa sarreran

Eusko Jaurlaritzak ez du onartzen deialdiak atzerako eragina izatea Gaurko planifikazio bileran administrazioak argitu du ekainaren 3an Gizarte Kontseiluaren ezohiko saioa izango dela eta bertan seguru aski onartuko dela 2015ko osagarrien deialdi berria. Deialdia egitatea izango baita 2015. urtean zehar. Baina onartuko den deialdiaren edukia ez da inolaz ere guk eskatzen genuena. Ezta zilegitasunaren ikuspegitik […]

Langileok aldaketaren eragile. Lucha y dignidad

30/04/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Langileok aldaketaren eragile. Lucha y dignidad sarreran

Badator Maiatzaren lehena. Esango dute aurtengo hau krisi egoeratik irten ginenekoa dela. Iturri ofizialek adieraziko digute datu makroekonomikoek noranzkoa aldatu dutela eta zenbaki gorriak atzean utzi ditugula. Baina, langileok ez dugu zer ospatu. Ez dugu zer ospatu gezurra baita krisitik irteten ari garela. Langabetuen kopuru izugarria, lan-baldintza prekarioak, etxe-kaleratzeak, etengabeko murrizketak eta pobrezian bizi diren […]