Home » Archive by Category

Articles in Berdintasuna

Euskal Herriko Mugimendu Feminista: M8 Grebaren Balorazioa

2019-03-13 – 11:14 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Mugimendu Feminista: M8 Grebaren Balorazioa sarreran

Iragan den martxoaren 8an, trans, bollera eta emakumeok lan guztiak egiteari utzi genion eta Euskal Herriko kaleak gogor astindu genituen, gure herriak aldarrikapen, ekintza eta elkartasun feministaz betez. Grebak jarraipen masiboa izan du, zenbaezina da herriak kalea hartzean duen indarra, horregatik ez dago zifrarik martxoaren 8an gertatutakoa jasoko duenik. Aurten, arrakasta kuantitatiboaz gain, jauzi kualitatiboa […]

Martxoaren 8an Euskal Herriko emakumeak grebara: “Heteropatriarkatu kapitalistari planto”

2019-03-06 – 1:27 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 8an Euskal Herriko emakumeak grebara: “Heteropatriarkatu kapitalistari planto” sarreran

Martxoaren 8an Euskal Herriko emakumeak grebara deituak izan gara. Aurtengo egun honen lema “Heteropatriarkatu kapitalistari planto” da, STEILAS sindikatuak bat egin du Euskal Herriko mugimendu feministaren deialdiarekin, eta ondorioz ikastetxeetako emakumeak greba egitera gonbidatzen zaituztegu. Egun hau lantzeko aurten ere STEILASetik unitate didaktiko bat proposatzen dizuegu. Unitatea eskuragarri duzute gure web orrian, hauxe da linka:[KLIK] […]

Formazioa: Emakumeak, gizonak eta arrakalak (Isabel Otxoa)

2019-02-28 – 1:19 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Formazioa: Emakumeak, gizonak eta arrakalak (Isabel Otxoa) sarreran

Greba feminista dela eta, jakinarazten dizugu martxoaren 6an (asteazkena) STEILASko Bilboko egoitzan formazio saio bat izango dugula Isabel Otxoaren eskutik :”Emakumeak, gizonak eta arrakalak”.

STEILASen balorazioa: UPV/EHUko III. Berdintasun Plana (2019-2022)

2019-02-20 – 11:39 AM | Erantzunak desaktibatuta daude STEILASen balorazioa: UPV/EHUko III. Berdintasun Plana (2019-2022) sarreran

Otsailaren 23an onartu genuen mahai intersektorialean UPV/EHUko III. Berdintasun Plana (2019-2022). Steilasen ustez, proposamen zehatzekin hobetzen joan beharko diren minimoak biltzen dituen akordioa da III. plan hori. Horren harira, positiboa ikusten dugu “UPV/EHU kontziliazio gida” garatzea, non, kontziliaziorako eskubidea bermatuko duten baliabide eta formulak jasoko diren. Kontziliazio gida hori tresna praktikoa eta eraginkorra izan daitekeela […]

Genero indarkerien aurkako Protokoloaren aurkezpenak

2019-02-07 – 12:45 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Genero indarkerien aurkako Protokoloaren aurkezpenak sarreran

Genero Indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa osatzeko prozesuan STEILAS sindikatuak aktiboki lan egin izanik, mezu honekin batera jakinarazi nahi dizuegu aurkezpenak egingo direla fakultate ezberdinetan. Aurkezpen hauetan genero indarkerien kasuren baten berri  izanez gero jarraitu beharreko bidea azalduko da. Unibertsitatean eskuragarri dagoen erreminta berri bat izaki, bereziki garrantzitsua da ikasle, AZP eta irakasleak bertara etortzea. Ondoren […]

Emakume Idazkaritzak Azaroak 25aren inguruan unitate didaktikoa aurkeztuko du: “Erasoen aurrean, denok bat!”

2018-11-23 – 12:16 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Emakume Idazkaritzak Azaroak 25aren inguruan unitate didaktikoa aurkeztuko du: “Erasoen aurrean, denok bat!” sarreran

 Aurreko urteetan bezala Azaroaren 25ean “Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna” ospatuko dugu. Aurten ere STEILASen Emakumeen Idazkaritzak “Erasoen aurrean, denok bat” Unitate Didaktikoa eta dagokion kartela prestatu ditu. Suposatzen dugu dagoeneko jasoko zenutela kartela ikastetxean. Unitate didaktikoari dagokionez, eskuragarri duzue gure web orrian: https://steilas.eus/2018/11/13/unitate-didaktikoa-azaroak-25-erasoen-aurrean-denok-bat/ Aurten azaroak25 igandea denez, unitate didaktikoaren aurkezpena azaroaren 23an, ostiralean, egingo […]

Azaroak 25. (In)justizia patriarkalaren gainetik saretze feminista

2018-11-23 – 12:10 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Azaroak 25. (In)justizia patriarkalaren gainetik saretze feminista sarreran

 Azaroak 25 honetan ere STEILASek EHko asanblada feministetan parte hartu dugu. (In)justizia patriarkalaren gainetik saretze feminista lelopean, igandean Euskal Herriko hiriburu guztietan manifestazioak burutuko dira. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat. Gora borroka feminista!

Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa

2018-10-01 – 11:41 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa sarreran

Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa 2018ko ekainaren 14an aurkeztu zen Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Bizkaiko Campusa), 2018ko ekainaren 7ko Gobernu Kontseiluan onartu ostean. Genero indarkeriaren aurkako protokoloa egiteko prozesuan STEILAS tinko jardu da beste hainbeste eragilekin: sindikatuen ordezkariak, UPV/EHUko irakasle eta ikasleak, eta bortizkeri-matxistan espezializatutako kanpo eragileak. Osoko ikuspegia dauka Protokoloak UPV/EHUko langile eta […]

#NikPlantoEgitenDut #UPV/EHUnGreba Feministarantz – M8. Parte hartu plantoan!

2018-02-26 – 1:42 PM | Erantzunak desaktibatuta daude #NikPlantoEgitenDut #UPV/EHUnGreba Feministarantz – M8. Parte hartu plantoan! sarreran

 Martxoaren 8an, Mugimendu Feministak greba eta mobilizazio jardunaldia egiteko deia luzatu du “Emakumeok planto” lelopean. Lau ardatz  aldarrikatzaile planteatzen ditugu: ikasleena, kontsumoarena, zaintzena eta lanarena. STEILAS, ELA, LAB, ESK, HIRU eta EHNE sindikatuek deituriko lan-uztea lau ordukoa da (11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara). Eguerdiko 12:00etan eta iluntzeko 20:00etan mobilizazioak egongo dira herri eta hiri ezberdinetan, […]

Azaroak 25: Aske izan nahi dut, ez ausart

2016-11-17 – 10:02 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Azaroak 25: Aske izan nahi dut, ez ausart sarreran
Quiero ser libre, no valiente

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzeko Unitate Didaktikoa argitaratu dugu Aurten ere steilas sindikatuak azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna” dela eta ikasleekin lantzeko proposamen berriarekin zuengana jotzen dugu. Oraingoan Azaroak 25eko unitate didaktiko honen izenbururako aldarrikapen feminista bat aukeratu dugu, eta beste helburu batzuen artean, aske eta ausarta izatea zer den landu nahi dugu, […]