Home » Archive by Category

Articles in AZP

Gizarte-funtsaren Deialdia argitaratu da

2012-06-13 – 8:00 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Gizarte-funtsaren Deialdia argitaratu da sarreran

2012 urteko Gizarte-funtsa deialdia onartu da. Atzerapenik ez badago gaur argitaratuko da unibertsitatearen web orrian. Deialdian egin den aldaketa nagusiena da funtsaz baliatzeko langileei eskatzen zaien gutxienezko aldia laburtu dela eta 8 hilabetekoa izan beharrean 6 hilabetekoa izango da. AMNIOZENTESIAri dagokionez, orain arte zegoen muga deuseztatu da  eta hemendik aurrera 35 urte baino gazteagoak diren […]

EPEri buruzko proposamen berria aurkeztu du Administrazioak

2012-06-12 – 11:30 AM | Erantzunak desaktibatuta daude EPEri buruzko proposamen berria aurkeztu du Administrazioak sarreran

Ekainaren 7an Lan Esplegu Eskaintza (funtzionario lan itunpeko langileena) jarri zuen mahai gainean pertsonalerako Gerenteordetzak. Saltoki handietan bezala, udako eskaintza aurkeztu ziguten oraingo honetan: datozen 2 edo 3 urteetan egingo ez dugun LEKa onartzen badidazue, barne promozio prozesu berria abian jarriko dugu. Sarerik gabeko jauzi hirukoitza mortala berri bat Administrazioak egindakoa. Lan itunpeko langileei dagokienez […]

AZPko Euskalduntze batzordea (2012-06-01)

2012-06-12 – 11:23 AM | Erantzunak desaktibatuta daude AZPko Euskalduntze batzordea (2012-06-01) sarreran

UPV/EHUko AZPko Euskalduntze batzordearen azken bilera hilak 1, ostiralarekin, egin genuen. Bertan orain zabilik dauden euskara ikasteko deialdietan eskatutako behin-behiniko liberazioen gainean aurkezturiko helegiteak astertu genituen: udakoak eta 2 eta 5 ordukoak, lanpostuen HE, bai interesdun zein arduradunek eginak. Zorionez, erreklamazio asko berreskuratu ahal izan genuen, Ikerketa errektoreordetzako langileenak izan ezik, haien nagusiek ez baitituzte […]

Ziberpaskin: STEE-EILAS Unibertsitatearen Buletin berria

2012-05-24 – 10:38 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Ziberpaskin: STEE-EILAS Unibertsitatearen Buletin berria sarreran

Usadio onak berrartu ditugu, eta Ziberbaskin berri bat argitaratu dugu. UPV/EHUko AZPri eragiten dizkien gai guztiei buruzko informazioa zuri helarazten saiatuko gara buletin elektroniko honen bitartez. Negoziazio mahaietan, Gobernu Batzordean … parte hartzen dugun esparru guztien berri emango dizugu; eta, gurea eta Unibertsitatearen etorkizuna hizpide duten foruetan hitzegiten den guztia helaraziko dizugu. Parte hartzera animatzen […]

Lekualdatze lehiaketaren ondorioz sortuko diren bakanteen esleipeneei buruzko hitzarmena

2012-05-22 – 11:14 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Lekualdatze lehiaketaren ondorioz sortuko diren bakanteen esleipeneei buruzko hitzarmena sarreran

Lekualdatze Lehiaketaren ebazpenak eragina izango du hainbat interinoen egoeran. Kasu ezberdinak daude, eta aplikatu behar diren irizpideak hainbat  lege, dekretu eta jurisprudentziak finkatzen dituzte. Hala ere, xedapen horiek guztiak oso sakabanaturik daudela kontuan hartuta, egoera ezberdinetan erabiliko diren irizpideak biltzen dituen akordio bat sinatzea egokia ikusi da. Hitzarmen honek sindikatu guztien adostasuna lortu du. Lekualdatze […]

Zerbitzu-betekizunaren prozedura arautzen duen hitzarmena onartu da

2012-05-22 – 10:29 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Zerbitzu-betekizunaren prozedura arautzen duen hitzarmena onartu da sarreran

Zerbitzu-betekizunaren prozedura arautzen duen hitzarmena onartu zen maiatzaren 10eko Plangintza Batzordean. Dakizuenez, STEE-EILASek sinatu ez zuen  hitzarmen honek ELA, LAB eta CC.OO sindikatuen oneritzia izan zuen. Maiatzaren 16an Gobernu Batzordeak berretsi zuen, gure sindikatuen ordezkarien aurkako botoekin. 2006ko arautegiarekin bezala, Gerentearen ebazpen batek garatu behar ditu hitzarmenaren puntu asko, eta ebazpen hori izango da deialdietan […]

AZPren Lanaldiaren Zirkularra. 2012

2012-01-30 – 2:52 PM | Erantzunak desaktibatuta daude AZPren Lanaldiaren Zirkularra. 2012 sarreran

AZPren Lanaldiaren Zirkularra – AZP Araba – AZP Bizkaia – AZP Gipuzkoa

Errektorearen luntxera ez gara joango

2011-12-21 – 2:42 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Errektorearen luntxera ez gara joango sarreran

Neurririk gabeko pribilegioen koartada ez gara izango. Bai,… gustukoak ditugu ekitaldi hauek. Langileen arteko harremanak eta Unibertsitari Komunitearen kidetasuna sustatzen dituzte bai (batzuetan traturik “egokiena” jasotzen ez badugu ere). Hala ere, gaurko egoeran –murrizketak eta lan– segurtasunik gabeko garai hauetan- ulergaitzak diren prebenda batzuei eusteko Errektorearen aitzakia ez dugu izan nahi. Azkeneko Klaustroan Batzen zerrenda […]