Articles in IIP
2018ko LEPa dela-eta

Plangintza-batzordea izan dugu gaur eguerdian Errektoreordearekin, datorren azaroaren 13ko Gobernukontseiluan irakasle-ikertzaileon arloan jorratuko diren gaien inguruan eztabaidatzeko, tartean 2018ko LEPa. UIBak egindako proposamena aurkeztu digu bertan. Kopuru hauek ditu oinarri (iazkoak ere jarri ditugu, erreferentzia gisa): Datuak aztertuz gero, zera ikusten da: • Plaza-kopuru osoa 161etik 140ra jaitsi dela (erretiro gutxiago izan baitira 2017an 2016an […]
ADI: irakasle-ikertzaileen borondatezko erretiroen inguruko hiru deialdi argitaratu ditu EHUk
Atzo EHUren errektoretzak borondatezko erretiroen inguruko hiru deialdi argitaratu zituen. Ez du oraindik txandakako kontratu bidezko erretiro partzialaren inguruko deialdirik atera (ez lanaldia murrizteko, ezta erretiroa bera eskatzeko ere). Hilabeteak daramatzagu kontu honetaz Errektoretzarekin hitz egin nahian, baina behin eta berriro eskatu arren ez digute oraindik proposamenik egin. Argitaratu diren deialdiak 1) 2019an […]
Irekita daude Erretiroen inguruko deialdiak (2107/18 ikasturteko 2. lauhilekoa)
Erretiroen inguruko bost deialdi atera berri dira, guztiak 2017/18 ikasturteko bigarren lauhilekoan indarrean sartzeko. Haietako bi borondatezko erretiroa eta txandakako kontratu bidezko erretiro partziala eskatzeko dira eta beste hiruak erretiroa hartu aurretiko urteetan irakats kredituen murrizketak eskatzeko. Gogoratu eskariak egiteko epemuga URRIAREN 31a dela. Informazio gehiago: [jaitsi pdf-a]
UPV/EHU aurrekontuen aurrean: Ez antzerki, ez txeke zuririk!
Jaurlaritzaren eskutik unibertsitate publikoa jasaten ari den mespretxua salatzeko proposamena luzatzen diogu Gobernu Kontseiluari Gaur, osteguna, gobernu kontseilua. Eztabaidagai, unibertsitateko aurrekontua; 2010. urtean genuen aurrekontua baino %15 baxuagoa den aurrekontua (405 milioi), alegia. Bitartean, Eusko Jaurlaritzak – jasoko dugun diruaren zenbatekoa erabakitzeko aukera duenak – bere aurrekontu propioa krisi aurreko zifretaraino igo du. urtean jaso […]
UPV/EHUk irakasle ez iraunkorrei ere ordaindu beharko dizkie bosturtekoak
Lorpen berri bat izan du steilas ek egindako lanak bosturtekoen inguruan, gure afiliatu batek ezarritako demandak aldeko erantzuna jaso du-eta Bilboko Gizarte arloko Epaitegian. Atzo ezagutu genuen ebazpen berri honek aitortutako bosturtekoak ordaintzera behartzen du unibertsitatea, irakasle horren kontratua ez-iraunkorra izan arren, ezerezean utzirik UPV/EHUk irakasle hauei bosturteko osagarria ez ordaintzeko jarritako aitzakia: Jaurlaritzak ez 41/2008 […]
Epaiak epai, osagarrien Dekretuak bete egin behar dira
Berriki jaso dugu Espainiako Epaitegi Gorenaren ebazpena arrazoia emanez Eusko Jaurlaritzak jarritako helegiteari Euskadiko Epaitegi Gorenak UPV/EHUko gehigarrizko ordainsari osagarrien gainean. Arrazoi formalak medio, inondik ere ez edukizkoak, Espainiako Epaitegi Gorenak aintzat hartu ditu Eusko Jaurlaritzaren alegazioak, alegia, auziaren parte izanda ez zela demandatuen artean izan prozedura hartan. Hartara, epaia errepikatzeko eskatzen du, eta aukera […]
Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu
Azkenaldian Europako sententziek argi utzi dute langile iraunkor eta behin-behinekoen arteko diskriminazioa Europako Zuzentarauen aurkakoa dela eta neurriak hartu behar direla bi kolektibo horien eskubideak parekatzeko. Horren ondorioz, behin-behineko Irakasle-Ikertzaileei dagoeneko aitortu zaie bosturtekoak lortzeko eskubidea UPV/EHUn. Aldiz, seiurtekoak eskatzeko Unibasqek argitaratu duen azken deialdian behin-behinekoak diskriminatuak izan dira berriz ere, Europako Zuzentarauei muzin eginez. […]
Gasteizko laborategiaren denboraldi baterako etenaldia

Joan de urtarrilaren 16an, Laskarai eraikineko Onkologia Traslazionaleko laborategian, Arabako Campusean, ikuskapena burutu zen, eta gu bertan izan ginen. Ikuskapen hau burutzearen arrazoia, ikertzaileetako batek aurkerturiko helegitearen ostean Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak eginiko errekerimenduan dago. Gogoratu, bertan burutzen den ikerkuntza proiektua Ikerbasque fundazioa eta unibertsitatearen arteko hitzarmenaren menpe dagoela. Hala ere, ordea, eraikina UPV/EHUrena […]
Aitatasun baimena luzatu dute

4 asteak amatasunak irauten duen uneko edozein momentutan, edo amaitu eta berehala, gozatzeko aukera ematen du 2009ko Aitatasun-Baimenaren Iraupenaren Luzatzearen Legea indarrean jarri dute, baina, hala ere, hobekuntza hauek ez dituzte kontziliazio kontuetan ditugun beharrak guztiz asetzen. Unibertsitatean bagenuen jada 4 asteko baimena, baina derrigorra zen jaiotzaren unean gozatzea, eta hortxe dago justu lege honek […]
Gasteizko 6 ikasleekiko elkartasuna

Komunikatu honekin steilas sindikatuak babesa adierazi nahi die irailaren 14an epaituak izango diren 6 gazteei. 2014ko martxoaren 19an Arabako Campusean (Gasteiz) ikasle-presoen alde eginiko enkartelada batean jasoriko gertakarien ondorioz epaituak izango baitira. Protesta ekintza batean pintada bat egiten saiatu eta poliziaren erasotik defendatzea, 6 atxilotu eta hainbat lesio-parterekin amaitzea ezinezkoa dela uste dugu steilas-en. Eta […]