Home » Archive by Category

Articles in IIP

Martxan da osagarrien 2016ko deialdia!

08/09/2016 – | Erantzunak desaktibatuta daude Martxan da osagarrien 2016ko deialdia! sarreran

Gaurko EHAAan (*) argitaratu da osagarrien 2016ko deialdia, eta beraz hilabeteko epea ireki da eskaerak aurkezteko. Nahiz eta beranduegi etorri, albiste ona da, zeren eta hainbat irakasle-ikertzaileri atea irekiko baitzaie ordainsari hauek lehenengo aldiz eskuratzeko, baita ebaluazio berri bat eskatzekoa ere 2015ean kontsolidatzera aurkeztutakoei. Hauexek dira deialdi honen ezaugarri nagusiak: Eskaerak aurkezteko epea: irailaren 9tik […]

Soldata-osagarrien 2013ko deialdia ere berreskuratu dugu!

18/02/2016 – | Erantzunak desaktibatuta daude Soldata-osagarrien 2013ko deialdia ere berreskuratu dugu! sarreran

Beste behin ere arrazoia eman digu EAEko Auzitegi Nagusiak, onartuta LAB eta Steilas sindikatuok jarri genuen helegitea, ebatzi baitu soldata-osagarrien 2013 eta 2014ko deialdiak gauzatu egin behar dituela EHUk. Egunotan ezagutu dugun epai hau ildo beretik zihoazen beste hainbat epairen segida luze baten baitan kokatu behar dugu, 2014ko martxoan abiatu zena, EHUko irakasleok soldata-osagarriak eskuratu […]

Steilasek salatzen du Herzkuntza sailaren jokabidea Mezularia irrati saioan

28/10/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Steilasek salatzen du Herzkuntza sailaren jokabidea Mezularia irrati saioan sarreran

Steilasek salatzen du Herzkuntza sailaren jokabidea irakasle eta ikerlarien ordainsari gehigarrien inguruan. Helegiterik ez!!! Soldata diskriminazioarik ez!!! Soldata duina irakasle eta ikerlari guiztiontzat!! Deialdiak aurrera!!!

Cristina Uriarte: dimisioa!!!

14/10/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Cristina Uriarte: dimisioa!!! sarreran

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen (IIP) ordainsari osagarrien berraktibatze prozesua luze bezain konplikatua suertatzen ari da, prozesua oztopatzeko Eusko Jaurlaritzaren presio eta trikimailuen ondorioz. LAB eta Steilas sindikatuok jarritako salaketaren epaia, 2014ko martxokoa, argia zen: osagarrien deialdiak berrabiarazi egin behar dira, urteroko maiztasunarekin. Epai horri erantzunez, UPV / EHUko Gizarte Kontseiluak, gai honetan eskumena duen organoa […]

Osagarriak: Deialdia aurrera doa, atzerako eraginaren aldeko gure borroka ere bai

05/10/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Osagarriak: Deialdia aurrera doa, atzerako eraginaren aldeko gure borroka ere bai sarreran

Urriaren 8an amaitzen da 2015eko osagarrien deialdian eskaerak aurkezteko epea. LAB eta STEILAS sindikatuek jasotako aldeko sententzia partzialki betetzeko egin da deialdia eta, egoera desblokeatzeko duen balioa aitortzen badiogu ere, jakitun gara atzerako eragina ez izatearen erabakiak kaltetu asko utzi dituela, batez ere inoiz eskatzeko aukerarik izan ez dutenen artean. STEILAS eta LAB sindikatuok ez […]

Jubilazioei buruzko akordio berria

10/09/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Jubilazioei buruzko akordio berria sarreran
Jubilazioei buruzko akordio berria

Pasa den ostiralean, uztailak 24, Administrazioak eta sindikatuok Jubilazioei Buruzko hitzarmen berria adostu genuen.  60 urte bete dituzten langileentzako lanaldiaren eta irakats betebeharren murriztapenak desblokeatzen ditu hitzarmen honek, eta finkoak ez diren langile gehienak akordioaren barruan sartzen dira, eskatzen genuen bezala.  Jaitsi hitzarmena

Zentro Fusioari jarraitzeko Komisioa

13/07/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Zentro Fusioari jarraitzeko Komisioa sarreran

Zentroen fusioari jarraipena emateko batzordea sortu da. Batzordeak sindikatuetako ordezkari bana eta administrazioko beste 4  pertsona osatzen ditu. Batzorde honen helburua 2014ko Iraileko Akordioa betetzen dela ziurtatzea da. Akordio honek bilatzen zuena, beste gauzen artean, zentro horietan lan egiten duten langileen lan baldintzak bermatzea zen. Aipatutako batzordeak, irailaren 2. Hamabostaldian  hasiko ditu bere zereginak. Bere […]

Matrikuletarako laguntzak

13/07/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Matrikuletarako laguntzak sarreran

2014ko UPV/EHUko kontuak 625 mila euroko superabitarekin itxi dira. Diru hori 2015an erabiliko da segurtasuneko obra txikiak egiteko (350.000 €), langileentzako matrikuletarako laguntzak emateko (195.000€) eta Irakasleen ordenagailuak berritzeko (80.000€).Horrela ordaindu egingo dira lehen matrikulen kostuaren %100, baina ez eskatutako laguntza guztiak. Gaia ez da guztiz konponduko epaitegiak azken hitza esan arte (gogoratu zuzendaritzak errekurritu […]

Erretiroa aurreratzeagatiko ordainsariak indarrean berriro

10/07/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude Erretiroa aurreratzeagatiko ordainsariak indarrean berriro sarreran
Erretiroa aurreratzeagatiko ordainsariak indarrean berriro

2011-14 tarteari dagozkien ordainsariak errekuperatu ditugu. Erretiroa aurreratzeagatiko ordainsariak bertan behera utzi zituen 2012ko erabakia baliogabetuko du UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak biharko bileran (baliogabetu du UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak gaurko bileran). Horrela, gai horren inguruan Euskadiko Epaitegi Gorenak emandako erabakia betetzen du UPV/EHU. MUFACEko langileak kobratzen hasi dira dagozkien kalteordainak, baina Gizarte-Segurantzako langileekin ez da berdin jokatu. […]

STEILAS-en argibideak UGT-ren akusazioaen aurrean

15/06/2015 – | Erantzunak desaktibatuta daude STEILAS-en argibideak UGT-ren akusazioaen aurrean sarreran

Irakasleen diru osagarrien egoeraren berri sakon eman du Steilas-ek (ekainaren 1 eta 5eko agiriak). Hor argi eta garbi azaltzen dugu gertatutako guztia eta plazaratuko duten deialdiaren eduki bidegabearen ardura osoa norena den. Hori dela eta UGTk guri leporatutako akusazioen aurrean, honako alderdiak gogoratu eta argitu nahi ditugu: Gai honen desblokeoa lortu zutenak Steilas eta LAB […]