Home » Archive by Category

Articles in IIP

UPV/EHU mugitu! Osagarrien deialdi berria negoziazio mahaira!

2014-09-22 – 10:51 AM | Erantzunak desaktibatuta daude UPV/EHU mugitu! Osagarrien deialdi berria negoziazio mahaira! sarreran

Sententziaren egikaritzea eskatu diogu EHJAG-ri EHJAG epaitegiak osagarrien deialdia aurten atera behar dela ebatzi ondoren errektoreak horren inguruko konpromisoa berretsi egin zuen. Epeak aurrera doaz ordea eta momentuz ez dago inongo berririk atzora arte. Irailean zirriborroa aurkezteko konpromisoa hartu zuen aurreko irakasleen errektore-ordeak baina oraindik ez da halakorik gertatu. Atzoko planifikazio bileran asmo hori berretsi […]

Administrazioak onartu egin ditu ikastetxeen berrantolaketari begira eskatutako berme laboralak

2014-09-22 – 10:45 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Administrazioak onartu egin ditu ikastetxeen berrantolaketari begira eskatutako berme laboralak sarreran

 Unibertsitateak konpromisoa hartu du lanpostuak, irakats zama eta egungo ikastetxeetako adskripzioa mantentzeko Pasadan astean STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuok oinarrizko akordioa sinatu dugu zuzendaritza taldearekin laster abian jarriko den ikastetxeen berrantolaketa prozesuaren inguruan. Horren ondorioz, zuzendaritzak onartu egin du ez dela egongo inolako lanpostuen eta irakats zamaren murrizketarik, ezta derrigorrezko ikastetxe adskripzio aldaketarik. Tamalez sindikatu […]

JAP-aren birmoldaketari ekiteko garaia da

2014-09-22 – 10:00 AM | Erantzunak desaktibatuta daude JAP-aren birmoldaketari ekiteko garaia da sarreran

Datorren ostegunean, irailaren 25ean, Gobernu Kontseiluan aurkeztuko dira JAParen bigarren deialdiaren emaitzak. Lehenengo deialdiari buruz eman zituzten datuak orokorregiak izan ziren, eta bereziki azpimarratzen zen aurreko sistemaren antzeko kreditu kopurua izan zela eta ikerkuntzako merituak nagusiak zirela Bi deialdiak egin ondoren, STEE-EILASen ustez, beharrezkoa da azterketa sakon bat egitea JAPen aplikazioaren inguruan. Eta horretarako, datu […]

STEE-EILAS-ek berehalako irtenbidea eskatzen du irakasle eta ikerlari egonkorrentzat

2014-09-22 – 9:52 AM | Erantzunak desaktibatuta daude STEE-EILAS-ek berehalako irtenbidea eskatzen du irakasle eta ikerlari egonkorrentzat sarreran

Luzapen legala jasotzea eskatzen dugu 2015ko aurrekontu legean Uztailean sindikatuekin izandako bileran zuzendaritza taldea prest agertu zen bai Jaurlaritzari egonkortasun akordioa babesten duen lege xedapenaren luzapena eskatzeko, baita kolektibo honetako kideen lan harremana mantentzeko ere  norbanako konpromisoen bidez.. STEE-EILASek lehen bidea lehenesten du, xedapen legalaren luzapenarena kolektibo osoarentzat. Proposamen zehatza egin genuen horren gainean: eskari […]

Ikastetxeen berrantolaketa IIP: Administrazioak onartu egin ditu sindikatuek eskatutako berme laboralak

2014-09-17 – 3:39 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Ikastetxeen berrantolaketa IIP: Administrazioak onartu egin ditu sindikatuek eskatutako berme laboralak sarreran

Unibertsitateak konpromisoa hartu du lanpostuak, irakats zama eta egungo ikastetxeetako adskripzioa mantentzeko STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuok oinarrizko akordioa sinatu dugu gaur zuzendaritza taldearekin laster abian jarriko den ikastetxeen berrantolaketa prozesuaren ondorioz ez dela egongo inolako lanpostuen eta irakats zamaren murrizketarik, ezta derrigorrezko ikastetxe adskripzio aldaketarik. Tamalez sindikatu guztiak ez dute bat egin oinarrizko berme […]

Gobernu Kontseiluko informazioa. 2014.06.05

2014-06-24 – 8:18 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Gobernu Kontseiluko informazioa. 2014.06.05 sarreran

Plaza berriak. Datorren urteko irakasle plaza berriak onartu dira eta baita promozioakoak ere. Hemen azpimarratu behar da urteko birjartze tasa (7 plaza iraunkor) atxiki bezala 5 urte daramaten pertsonak agregatura igarotzeko erabiliko dela. 12 katedra (bi oso tartean) berri sortu dira ere, iaz jubilatu diren katedradun kopurua zehazki (37 eskari egon dira), baina ez doaz […]

Egonkortasuna onartuta duten irakasleen kolektiboaren egoera

2014-06-24 – 8:16 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Egonkortasuna onartuta duten irakasleen kolektiboaren egoera sarreran

Dakizuenez 2014an bukatzen da 2010ko otsailaren 18ko egonkortasun akordioaren epea eta kolektiboari interbidea emateko eskaria aspaldi luzatu genion administrazioari. Maiatzean zehar asanbladak egin ditugu afekatatutako kolektiboarekin eta gaia negoziazio mahietan tratatzea eskatu dugu. Unibertsitateak gaia negoziatzeko konpromiso publikoa hartu du ekaina hasierako planifikazio bileran. Irteera bat negoziatzeko bilera deituko duela ekainean bertan. Guretzat negoziazio prozesu oinarria […]

Norbanako osagarriak

2014-06-24 – 8:07 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Norbanako osagarriak sarreran

Epaitegiak Eusko Jaurlaritzaren helegitea ezeztatu ondoren haiserako epaia irmoa da, eta bete behar da. Unibertsitateak konpromisoa hartu du ordezkaritza sindikalaren aurrean irailerako deialdi proposamena ekarriko duela negoziazio mahaira. Hala ere, ematen du Eusko jaurlaritzak helegitearen bidea jarraituko duena Espainiako Auzitegi Gorenean. Guk eskatu diogu unibertsitateari ekartzen duen proposamenak berme ekonomiko guztiak izatea eta hura alde […]

Unibertsitateko matrikulak ordaintzeko diru-laguntzak

2014-06-14 – 11:27 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Unibertsitateko matrikulak ordaintzeko diru-laguntzak sarreran

Matrikulak ordaintzeko diru-laguntzak murrizten dituen EHUren erabakiaren kontrako helegitea aurkeztu zuen STEE-EILASek martxoaren 14an, eta espero genuen bezala EHUk arbuiatu zuen. Beste zentralei (UGTri ez) gatazka kolektibora elkarrekin joateko proposatu zuen STEE-EILASek, baina ez zuen erantzunik. Beraz gatazka kolektiborako demanda jarri genuen epaitegian. ELA sindikatuak bere aldetik demanda jarri zuen ere. Seguraski  gurea eta ELArena […]

Horrenbeste gezurrekin… Sudurra baino ez zaizu haziko!!!

2014-06-12 – 12:36 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Horrenbeste gezurrekin… Sudurra baino ez zaizu haziko!!! sarreran
Horrenbeste gezurrekin… Sudurra baino ez zaizu haziko!!!

Egunero pairatzen ditugu UGTren agiriak. Batzuetan sasiegiez beterik, beste batzuetan erabateko gezurrez gainezka, beti errealitatea desitxuratzen. Lankide askok pozoitutako agiri horiek gezurtatzeko eskatzen badigute ere, STEE-EILASi ez zaio gustatzen erantzun-gurpil ero batean sartzea, bi arrazoirengatik: EHUko UGTko buruzagia sartuta dagoen makurkerizko dialektika elikatzeko baino ez lukeelako balioko; eta egunero ezin dugulako atera bere panfletoak argitzera. […]