Home » Archive by Category

Articles in Prentsa oharrak. Iritzia

Apirilak 13 | Pentsionisten mobilizazioak

2019-04-11 – 10:30 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Apirilak 13 | Pentsionisten mobilizazioak sarreran

Euskal Herriko pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte Euskal Herriko hiriburu guztietan, apirilaren 13an. Hain zuzen alderdi politikoek hauteskunde orokorretako kanpaina abiatuko duten egunean. Pentsioen auzia apirilaren 28ko hauteskundeetan erabakigarria izango dela ohartarazi eta pentsio duinak aldarrikatzen jarraituko dutela azpimarratu dute. Horrexegatik, apirilak 13 izango dituen larunbatean manifestazioan irtetzeko deia egin diote biztanleri osoari. Gaurko eta […]

Korrika 21. edizioa

2019-04-10 – 12:38 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Korrika 21. edizioa sarreran

Jakingo duzunez, bi urtean behin egiten den ekimenari, hots, KORRIKAren 21. edizioari. apirilaren 4an eman zitzaion hasiera. Bada, beste urteetan bezala, aurtengoan ere STEILAS sindikatua babesleen artean dago eta aurreko larunbatean Iruñean egin genuen modu berean, Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen dugun gainontzeko sindikatuekin batera, beste zenbait kilometrotan ere parte hartuko du. Hortaz, nahi izanez […]

AHTrik EZ Araba Plataforma eta alderdi politikoekin mahai ingurua UPV/EHUn

2019-04-09 – 9:28 AM | Erantzunak desaktibatuta daude AHTrik EZ Araba Plataforma eta alderdi politikoekin mahai ingurua UPV/EHUn sarreran

Hurrengo asteazkenean, apirilak 10, arratsaldeko 6:30tan Arabako EHUko Kanpusean (Elurretako Gradu aretoan), AHTrik EZ Araba Plataformak mahai-ingurua antolatu du alderdi politikoekin jakiteko haien planteamendua AHTren inguruan, hurrengo hauteskundeei begira. Momentuz PPk, EH Bilduk, Podemos-Irabazik eta PSEk beraien parte hartzea konfirmatu dute.

Gerra Hemen Hasten Da dokumentala Arabako Campusean

2019-03-12 – 12:21 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Gerra Hemen Hasten Da dokumentala Arabako Campusean sarreran

Martxoaren 13an Hik Apurtu Erregelak ikasle taldeak antolatuta Gerra Hemen Hasten Da dokumentala aurkeztuko du. Sistema ekonomiko kapitalistak bere bilakaera historikoan argi utzi du gerrak, inbasio kolonialistak, gatazka armatuak… bere biziraupenaren oinarri direla, sistemaren krisialdietan ekonomiaren parte handi batek aurrera egiten baitu produkzio militarrari esker. Euskal Herrian, boteretsuek ezkutuan mantendu nahi duten industria militarra eta […]

Unibertsitate publikorik gabeko etorkizunerantz?

2017-09-14 – 9:41 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Unibertsitate publikorik gabeko etorkizunerantz? sarreran

EUSTATen arabera, 2.171.886 biztanle dauzka EAEk. Aurten, 304 M€-koa da aurrekontuen bitartez UPV/EHUra bideratutako ekarpena, iaz baino 4 milioi gutxiago. Hortaz, biztanleko 140 € dedikatzen dira aurten gure Unibertsitate Publikoa finatziatzeko. Gutxi edo asko den, nork bere iritzia izango du; nolanahi ere, hona hemen beste zenbait herrialdetako indikadoreak: Katalunian 190 € dira; Austrian, 525 €; […]

Epaiak epai, osagarrien Dekretuak bete egin behar dira

2017-02-27 – 9:37 AM | Erantzunak desaktibatuta daude Epaiak epai, osagarrien Dekretuak bete egin behar dira sarreran

Berriki jaso dugu Espainiako Epaitegi Gorenaren ebazpena arrazoia emanez Eusko Jaurlaritzak jarritako helegiteari Euskadiko Epaitegi Gorenak UPV/EHUko gehigarrizko ordainsari osagarrien gainean. Arrazoi formalak medio, inondik ere ez edukizkoak, Espainiako Epaitegi Gorenak aintzat hartu ditu Eusko Jaurlaritzaren alegazioak, alegia, auziaren parte izanda ez zela demandatuen artean izan prozedura hartan. Hartara, epaia errepikatzeko eskatzen du, eta aukera […]

Bilboko Ingeniaritza Eskola: Sua ezin da suarekin itzali

2017-02-24 – 1:42 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Bilboko Ingeniaritza Eskola: Sua ezin da suarekin itzali sarreran

Euskal Herriko Unibertsitateak eztabaida, ekimen eta pentsamendu kritiko eta autokritikorako gunea izan behar du. Hor kokatzen ditugu Herri Unibertsitatea bezalako ekimenak, ikasleek beren kabuz, modu autonomoan antolaturikoak. Unibertsitate publikoak beharrezko baldintzak eskaini behar ditu halakoetarako betiere funtzionamendu adostu bat bilatuz eragile ezberdinen artean. Zoritxarrez, elkarulertze hau ez da beti lortzen eta pasadan asteazkenean Ingeniaritza Eskolan […]

Altsasuko atxiloketen inguruan

2016-11-16 – 5:35 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Altsasuko atxiloketen inguruan sarreran

steilas sindikatuak Altsasuko gertae­ra­ren ondorioz 6 gazte atxilotu eta Ma­dri­lera eraman izana gaitzetsi nahi du prentsa ohar honen bidez. Epaitegi Nazionalera eramatearen on­do­rioz gazteok babes eta berme juridikorik gabe geratzea larria iruditzen zaigu. Era berean, biziki kezkagarria deritzogu lehengo bideak jorratzeari, hots, bizi­ki­detza eta bake soziala landu beharrean erre­presio bideari heltzea. Gure elkartasuna agertu nahi […]

UPV/EHUn izandako istiluen inguruan

2016-11-16 – 5:33 PM | Erantzunak desaktibatuta daude UPV/EHUn izandako istiluen inguruan sarreran

UPV/EHUn izandako azkeneko gertaera istilutsuak direla-eta, steilas-ek adie­ra­zi nahi du: Salaketa eta protesta politikoa egi­teko eskubidea beti defendatu ditu steilasek, baita askotan erabili ere. Burdinazko barrak eskuetan cam­pusean azaltzeak eta ondare pu­bli­koak kaltetzeak ez dute zerikusirik borroka politikoari buruz dugun kontzeptuarekin. Kezkatuta gaude, eta gainditutzat geneuzkan iraga­ne­ko gertaerak etorri zaizkigu gogora. Entzutea eta entzuna izatea […]

Cristina Uriarte: dimisioa!!!

2015-10-14 – 2:40 PM | Erantzunak desaktibatuta daude Cristina Uriarte: dimisioa!!! sarreran
Cristina  Uriarte:  dimisioa!!!

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen (IIP) ordainsari osagarrien berraktibatze prozesua luze bezain konplikatua suertatzen ari da, prozesua oztopatzeko Eusko Jaurlaritzaren presio eta trikimailuen ondorioz. LAB eta Steilas sindikatuok jarritako salaketaren epaia, 2014ko martxokoa, argia zen: osagarrien deialdiak berrabiarazi egin behar dira, urteroko maiztasunarekin. Epai horri erantzunez, UPV / EHUko Gizarte Kontseiluak, gai honetan eskumena duen organoa […]