Home » Berriak

Epaitegi Gorenak zigortu du EHU langileen legez kanpoko lagapena egiteagaik

Submitted by on 2013-02-14 – 9:50 AMNo Comment

juzgados

Langileen legez kanpoko lagapena egiteagatik UPV/EHU zigortua izan da duela gutxi Epaitegi Gorenean, langile baten salaketa baten ondorioz. Berez oso larria den gertaera honek badu lehenengo ondorioa: EHUk betirako kontratua egin beharko dio langile horri.

Langile baten egoeraren regularizazioa beti da pozgarria. Ez ordea hori gauzatzeko era hau.

UPV/EHUko langile askok eta askok oposaketak, azterketak eta bestelako probak gainditu behar izan dituzte behin behineko lanak lortu ahal izateko, edo sikiera lanpoltsetan egoteko eskubidea eskuratzeko. Eta orain, utzikeria eta lanak kanporatzeko politika ilunaren ondorioz, kanpotik etorritako persona bati bakante bat eman beharko zaio. Edo gutxienez behin betiko kontratu bat. Gogoratu dezagun STEE-EILASek askotan salatu duela kontratazio politika hau.

Gertaera honen atzean badago egoera larri eta bidegabea . Mota honetako zenbat kontratu dago UPV/EHUn? Zenbat kontratu sor litekeen lanpoltsetan dauden langileei eskaintzeko? Horren ordez, externalizaziora jotzen du UPV/EHUk. Zergatik?

Langileen legez kanpoko lagapena Espainiar Estatuko lan merkatuaren arazo larrienetakoa da, eta gero eta hedatuagoa. Espainiako lan merkatua oso basatia bihurtu dute azkeneko erreformek, eta langileek gero eta babesa gutxiago dute. Baina lotsarazteko moduko gertaera hau hemen bertan gertatu da, legedia zorrotz errespetatzeaz harrotu egin den Unibertsitate honetan. Erantzunkinzunak eskatuko ditu STEE-EILASek, oso larritzat jotzen baitugu lege urratze hau. Zeren eta mota honetako delituek baitute alderdi deitoragarri bat: bi enpresen partehartze aktiboa onartzen da epaietan, UPV/EHUren konplizitatea nolabait esateko. Bi enpresen elkarkidetza eta oniritzia ezinbestekoak dira mota honetako iruzurretan, langilea uzten duen enpresarena eta langilea hartzen duenarena.

Unibertsitate honetan gaur egun azpikontrataturiko zerbitzua ematen duten enpresen zerrenda osoa jakinarazi dezala galdegin dio STEE-EILASek Gerentziari.

Etiketak: , ,