Home » AZP

Jardunaldia 2018: Berri gutxi

Submitted by on 29/11/2017 – No Comment

Ostiralean 2018ko jardunaldiaren zirkularra zigorra balitz bezala “epaiaren zain” geratu zen, izan ere, egindako ekarpen eta eskariak aintzat izan gabe webgunean argitaratu da. Itxurazko negoziazio bilera batzuetan parte-hartu dugu, aurretik jada erabakita zegoenari igarobidea eskainiz, batzar horiek tramite hutsa besterik ez baitira izan. Horretarako emaitza ikusi besterik ez dago: aldaketa hutsalak eta AZPko langileen ordezkaritzaren proposamen onartu gutxi; Administrazioari kostu ekonomikorik suposatuko ez liokeen proposamenak ere ez dira onatu. Hots, jarrera zekena erakutsi du Gerentziak, aurkituko duzuna frointoi bateko pareta dela aurreikusten duzunean… negoziatzeko garaian edozein gogogabetzen duena, alegia.
jornadas-e

JARDUNALDIAKO NOBEDADEAK

Onartu diren zirkularreko aldaketak honakoak dira:

  • Jardunaldi mixto eta jarraiak ere berreskuraturiko txandak izango dituzte bai Gabonetan eta bai Aste Santuan.
  • Telelana jardunaldi mota ezberdina kontsideratuko da; eskaera beste jardunaldien aldi eta modu berean egin ahal izango da.
  • Norbere gauzetarako ditugun 7:30 orduetarako zegoen 2 orduko muga kendu da
  • Astearte/Asteazken arratsalde librea aldatzeko aukera berreskuratu da; betiere behar bezala justifikatuz.
  • Normalizatua, zatitua edo mixtoarekiko ezberdina den jardunaldia duen langileak dagokion gainerako ordu-poltsa modu zatikatuan gozatzeko aukera izango du.

Lana eta kontziliazioa uztartzea ahalbidetzen dituzten soluzio irudimentsuak bilatzen aritzea frustragarria izaten da, batez ere, behin eta berriz ezezkoa jasoko duzula dakizunean. Hala ere, horretan jarraituko dugu, izan ere lehenago edo geroago lortuko baitugu!

ONARTU EZ DIREN HAINBAT PROPOSAMEN

  • Urriak 12 eta abenduak 6 jai-egunek zaindariaren festa egunaren trataera berbera izatea; hots, egun horietan lan egiteko aukera eskaini eta egun horiek beste jai-egun batekin konpentsatu.
  • Zentruen-itxierari muga ezartzea eskatu genuen, bi astetara mugatuz (10 egun). Izan ere, neurri hau langileen kontrakoa dela deritzogu.
  • Norbere gauzetarako baimen zatikatua 7:30 ordutatik 15:00 ordutara handiagotzea.
  • Kontziliazio familiar, sozial eta pertsonala dela medio, irteera ordua 16:00etara aurreratzeko aukera.
  • Langile guztientzako jardunaldi eskaintza. Bi urte daramatzagu jardunaldi eskaintzekin eta langile guztiei aukera hori eskaintzeko ordua dugu jada.
  • Kontziliazio neurriez gozatzeko aukera zabaltzea, seme-alaben adina 12 urtetatik 14 urteetara igoz (jardunaldiaren malgutasuna edo murrizketa)
  • Bikotekideak ere lagun egiteko baimenean sartzea (mediku kontsulta, …)
  • Normalizatuak ez diren jardunaldien esparrua erregularizatzea, batez ere zentruen itxierak baldintzatuak. Izan ere, jardunaldi mota horietako eskeintzan egunean zenbat ordu lan egin behar diren adierazten da, baina errealitatea zentru bakoitzaren itxieraren araberakoa dela da. Gure ustez, langileen jardunaldia baldintzatzen duen aspektua da eta sindikatuokin negoziatu beharko litzateke.