Home » AZP, Nagusia

Lanaldia: negoziazioak hasi dira

Submitted by on 01/10/2018 – No Comment

Asteko lanaldia betetzean eta irteeran malgutasuna galdegingo ditugu

2019ko Lanaldia eta Ordutegiari buruzko Zirkularraren negoziaziori ekin diogu. Lanera sartzeko malgutasuna 16 urte arte eta irterara ere zabaltzeko eskatuko dugu. Halaber malgutasun hori astean errekuperatu ahal izatea ere eskatuko dugu, ez soilik hilabetean orain dagoen bezala.

Aurreko asteartean, irailaren 18an, hasi ginen 2019ko ordutegi, opor, baimen eta lanaldiari buruzko zirkularra negoziatzen.
Gure negoziazioa gidatuko duten premisak jakinarazten dizkizugu:

Malgutasun erreala 
Aurten berriro ere, benetako malgutasuna eskatuko diogu Administrazioari, bai 16 urtez azpiko seme-alabak dituzten langileentzako (gaur egun, 12 urtez azpikoentzat dago ezarrita, sarrerako orduetarako soilik gainera), bai ardurapean mendeko pertsonak dituztenentzako. Orain 12 urtez azpiko seme-alabak diztuztenek eskatu dezaketen jardunaldi murrizketa, 16 urtez azpikoentzat zabaltzea eskatuko dugu ere.
Bestalde, malgutasun hau proposatutako eredu berrietan oinarriturik izatea aldarrikatzen dugu. Esaterako, oraindik ezazteke dagoen presentziazko ordutegi finkoa ezarriz (5 ordutakoa edo Telelanerako ezarritakoa adibidez), gainontzeko denbora hilabetean edo astean zehar era moldagarrian betez.
Horrela UPV/EHUko beharrak, zein lana eta bizitza pertsonalaren arteko bateragarritasun premiak asetuz. Hau da, egun batean langile batek, beharrak bul­tzatuta, 5 ordu eta erdiko jardunaldia egin ostean ordua baino lehen aterako balitz, zorretan duen denbora bueltatze aldera, hurrengo egunetan 8 ordutako lanaldiak bete ditzake. Menderatuta gaituzten orduak kontrolatzeko sistemek, eskatutako malgutasuna kontrolatzea baimentzen dute.
Hau ez da STEILASen asmakeria, ez…dagoeneko Donostiako Udaletxea edo bezalako Administraziotan indarrean jarri da, emaitza pozgarriekin gainera.
Era berean, ezin dugu onartu oporrak asteka hartu behar izatea, ezta opor-egunak Askeko Egunekin ezin gehi­tzea ere. Lan harremanetan dugun murrizketa hutsa da. Lehengo egoerara bueltatu behar dugu. Gainera, langileak nagusiaren baimena baldin badu, zergatik ezin dugu banatu, gutxienez, gure esku dauden 15 opor-egunak.
UPV/EHUk ezin du XX. mendeko kultura presentzialean oinarritutako jardunaldi eredua sustatzen jarraitu. bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioranzko pausoak emateko ordua da. Ordutegien arrazionalizazioak eta denboraren erabilerak berrantolatzeak, produktibitatea handitzeaz gain, asebetetze sentimendu handiagoa sortarazi, lan-giroa hobetu eta gizonen eta emakumezkoen arteko konziliazio eskubidea bermatzen du.

Zentroetako ordutegiak
Zentroetako ordutegiak batera daitezela eskatuko diogu Administrazioari. Zergatik zentro batzuk 20.00tan ixten diren bitartean beste batzuk 22.00etan ixten dira? Nola azal daitezke horrelako bat ez etortzeak?

Ordutegien kontrola: Langilea susmopean.
Tresna honek malgutasuna zailtzen du eta benetako amesgaizto bihurtu da AZParentzat. Emankorra al da langileek euren lan orduak lanaldiaren inguruko doitze lanak egiten erabili behar izatea? Gehiegizko eta gutxienezko lan orduak kontuan izate aldera, ezin al da ordutegien kontrola egokitu, egunean ordu-erdi baino gehiagoko konpentsazioa egin dezaten? Beste proposamen gehiago dugu, hurrengo buletinetan helariziko dizkizugu.
Datorren 25ean, amaituko da alegazioak emateko epea. Proposamenen bat edukiko bazenu, ez izan zalantzarik, guri jakinarazi.