Home » AZP

Zerbitzu eginkizunak, zerbitzuen esleipena eta lekualdaketa lehiaketa

Submitted by on 21/07/2017 – No Comment

Lekualdaketa lehiaketa deialdi ezak, zerbitzu eginkizunak eta zerbitzuen esleipenak nolabaiteko barne promozio ezkutuan bilakatzea ekarri du. Steilasen askotan salatu dugun eta tresna horien behin-behineko izaera indargabatzen duen egoera hain zuzen. Negoziazioaren azken txanpan, talde bakoitzeko oinarrizko maila diren lanpostuak ere zerbitzu eginkizun edota zerbitzuen esleipen gisa eskaintzeko aukera ematen zuen artikulu bat aldatzea lortu zen.
Artikulu horrekin, adminiztrazioak salbuespen egoera baten aurrean oinarrizko mailak ere era horretan eskainiko lituzke, lan-poltsen araudiaren kontra joanaz; hots, legezkoa litzatekeen baina behin-behineko langileak behin eta berriz
kaltetu izan dituen amarrua. Eta horixe bera salatu zuen steilasek negoziazio mahaian: STEILASek behin-behineko eta behin-betiko langileak beraien artean lehian jarri gabe, guztien eskubideak uztartzea aldarrikatu zuen. Hori dela eta, akordioa bete eta oinarrizko mailak bertan azaltzen diren modura eskaitzea eta behin-betiko langileen kasurako mugikortasun eta hobekuntzak maiztazunez deituriko lekualdaketa lehiaketa bidez konpontzea exijitu genuen.

Lekualdaketa lehiaketa. Lanpostu hutsak betetzeko lehiaketak urtero egingo dira. Planteamendu horrekin ez zetozen bat sindikatu guztiak, hala ere, Administrazioaren aldetik urteko lehen hiruhilabetean plaza huts guztiekin lekualdaketa lehiaketa deitzea onartzearekin konpondu zen. Horren ordainetan, behin-behineko langileek zerbitzu esleipen eta zerbitzu eginkizunetan parte hartzeko aukerari uko egitea onartu behar izan zen, hots, Administrazioak, eta harrigarriki indikaturen batek ere nahi zuen modura.

Administrazioak argi eta garbi adierazi zuen negoziazioaren hasieratik ez zuela behin-behineko langileek zerbitzu eginkizun eta eginkizunen esleipenetan parte hartzea onartuko, eta ez hori bakarrik, hiru akordioak sinatzera behartu gaitu, denak edo bat ere ez esanaz. Horiek ikusita, STEILASek nolabait orekatua ikusten zuen behin-behineko langileek eginiko ukoa hobekuntza deiak lortzearekin alderatuta, hots, lana eta bizitza pertsonala uztartzea ezinezkoa egiten dituzten ordutegi edo campusen kokapenak aldatzeko aukera izatea, edota 12. artikuluan epe luzerako lanpostuetan lanean dihardutenak lanpostu hutsen deiak jasotzen hastearen aukerarekin alderatuta. Aldi berean, gainera, behin-betiko langileek mugikortasun eta promozio aukera errekuperatu dute.