Home » Prentsa oharrak. Iritzia

UPV/EHUko ikasle erakunde eta sindikatuen komunikatua zerbitzu publikoaren defentsan

Submitted by on 2011-11-30 – 12:12 PMNo Comment

Behean sinatzen dugun UPV/EHUko sindikatu, ikasle elkarte eta erakundeak gure desadostasuna eta arbuioa agertu nahi dugu unibertsitaterako aurrekontuei 2012ko Euskadiko Erkidego Autonomoko aurrekontu aurreproiektuetan aurreikusten diren murrizketei eta baita gure kezka UPV/EHUko aurrekontuen aurkezpena atzeratu izana eta hauek ere murrizketen ildoa jarraitzea.

UPV/EHUko sindikatu, ikasle elkarte eta erakundeak uste dugu egoera honetan, gaur inoiz baino gehiago, ezinbestekoa dela unibertsitatean inbertitzea, ikasteko eskubidea indartu eta bermatu egin behar dela eta nola ez eskubide laboralen defentsa egiten jarraitu behar dela, eta guzti honek modu zehatzean esan nahi du:

Unibertsitate zerbitzu publiko euskaldunaren defentsa UPV/EHU-n

  • Unibertsitatera bideratutako aurrekontu partidak igo Europako bataz bestea den BPG-ren %1,5 lortu arte
  • Unibertsitate autonomia bermatu ahal izateko ohiko gastuetarako aurrekontu nahikoa eta egonkorra
  • Unibertsitate azpiegituren hobekuntza bultzatzea.
  • Unibertsitatearen egungo euskalduntze prozesuari eutsi (pertsonalaren formazio ikastaroei eta irakaskuntzaren euskalduntzeari -liburuak, material didaktikoa,… – dagokionean.

Ikasteko eskubidea. Ikas baldintza duinak:

  • Ikasteko azpiegiturak bermatzea
  • Garraio publiko duin eta erresidentzia nahikoak ikasleriaren mugikortasuna errazteko.

Ikasle guztien ikasteko eskubidea bermatzea:

  • Ez prezio eta tasen igoerei (KPI-aren aldaketa azkeneko urteetan).
  • Beken zenbatekoen igoera.
  • Campus mailako titulazioen egungo eskaintzan murrizketarik ez.
  • Ez atzeratu eskaera nahikoa duten ikasketen ezarpena baliabide ezagatik .

Unibertsitatearekin euskaraz mintzatzeko eskubidea bermatzea

  • Unibertsitatearen euskalduntze integralaren prozesua bere horretan mantentzea.

Murrizketarik ez eskubide laboraletan

Lan baldintzen Akordio erregulatzailearen eta Lan Hitzarmenak betetzea.

  • 2010tik datorren soldata zorra onartzea eta eros ahalmena berreskuratzea
  • Akordioak bete: aurrejubilazio ordainak, matrikuletarako laguntzak, 2011ko banakako eta seiurteko deialdiak eta aurrekontu bermeekin, gaixotasun bajetan %100-en kobratzea,…
  • Murrizketarik ez ordezkapenetan eta hauen berehalako betetzea
  • Murrizketarik ez lanpostuetan eta martxan jartzea aurreikusitako plantilla handitzeak, aurreikusitako LEPak mantentzea.

Aurrekontu parte-hartzaileak

UPV/EHUko aurrekontuak osatzeko garaian sindikatu, ikasle elkarte eta erakundeak aurrez kontsultatuak izatea.

Horregatik bilera bana eskatu diogu bai Hezkuntza Sailari bai UPV/EHUko Errektore Taldeari gai guztiak hauei buruz hitz egiteko eta konpromisoak eskatzeko. Emandako erantzunen arabera ez dugu baztertzen mobilizazio neurriak hartzea abenduan zehar.

IKASLE ABERTZALEAK   –  IKASLE KONTSEILUA  –  LURGORRI
ELA  –  CCOO  –  STEE-EILAS  –  LAB  –  UGT  –  CSI-CSIF

 

Etiketak: