Home » Prentsa oharrak. Iritzia

STEE-EILAS bankaren erreskateaz

Submitted by on 2012-06-13 – 9:39 AMNo Comment

Berriki jakinarazi den bankaren erreskatearen inguruan, STEE-EILAS sindikatuak, bere kritika eta salaketa adierazteko, honakoa esan behar du:

  1. Krisiak eztanda egin zuenetik ohi den moduan, herritarroi informazioa zeharka eta modu erabat interesatuan ematen ari zaigu berriro ere. Madrilgo gobernuak erreskate hitza ezkutatzea honen adibideetako bat baino ez da, egoeraren erantzuleak estaltzen eta babesten diren bitartean.
  2. Ezkutatu nahi dituzten gauzen artean langile guztiongan honek izango duen eragina dago; murrizketak areagotu eta gogortuko dira: langileon aurkako neurri gehiago, pobretzea, eskubide galera, zerbitzu publikoen gainbehera, ongizate estatuaren deuseztatzea …
  3. Horregatik herritarrei eta langile guztiei deia egin nahi diegu adi eta jarrera aktiboan egon daitezen, funtsezkoa izango baita honen aurrean erantzuteko erakuts dezakegun kemena.
  4. Egoera honek are premiazkoagoa egiten du gure aspaldiko eskaera: Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugunok hemen erabaki beharko genuela, geure bidea eginez arlo sozioekonomikoan.