Home » Berriak

Ezohiko pagari buruzko errektorearen komunikatua: Lasaitasunaerako tarte handirik uzten ez duen erantzuna

Submitted by on 13/12/2012 – No Comment

Abenduko paga gehigarria dela eta, EHUk hartu duen erabakia jakitera eman du, langile guztiei zuzendutako Errektorearen gutun baten bidez. Beraz, edukiaren inguruko ausnarketak azalduko ditugu:

  • Halako garrantzia duen gai bat ezin da itxi paragrafo eta esaldi bakar batekin:”Unibertsitateak ez dauka Eusko Jaurlaritzak 20/2012 Errege Dekretu Legeari aurre egiteko erabili duen arau-babesa…”
  • Behin berriro ere, langileoi zor zaizkigun beharrezko azalpenak ez ditugu jaso. Ulertzeko gaitasunik ez dugula uste al dute? Ez omen dute oinarririk? Ez al dira behar bezain sendoak argudio horiek? Ikusiko ez ditugun txosten juridikoetan oinarrituko al dira berriro ere?
  • Dagozkigun ordainsariak atzerapenik gabe eskuratu ahal izateko neurriak bilatzea positibo dela uste dugu. Baina, kontuz, kobratuko duguna ez da “2012ko gabonetako paga gehigarria” hurrengo aurrekontuen kontura jasotako aurrerapen bat baino.
  • Aurrerapen hori ea hartu nahi dugun jakinarazi behar dugu bost eguneko epean, beste azalpenik jaso gabe. Zeintzuk dira ondorioak kasu batean zein bestean?
  • Abenduko aparteko ordainsaria kentzeko Erkide Autonomoko Aurrekontuen legea aldatzeko beharra argudiatu du Eusko Jaurlaritzak. Arrazoi batzuk direla Eusko Legebiltzarrak ezin izan du, lege hori aldatu, eta ez du izango epean aldatzeko.
  • Eusko Jaurlaritzak emandako arrazoiak beste administrazioetan oso nekez aplikatu daitezkeela onartzen du STEE-EILASek. Baina ez dugu ulertzen Unibertsitateak inongo azalpenik ez ematea horren inguruan: aztertu al da, zergatik baztertu, e.a.
  • Testuinguru ez egonkor eta konfusiozko honetan tentuz eta xuhur jokatu behar dugu eragile guztiok dagozkigun ordainsariak eskuratu ahal izateko. Areago Epaitegi Konstituzionalak hartu duen erabakia jakin ondoren: Lakuako langileen ”extra”ren ordainketa atzera egiteko agintea eman du. Baina, argi utzi nahi dugu erabakitzen dena erabakitzen dela beti jasota geratu beharko dela abenduko ordainsaria nola errekuperatuko dugun, hau da ordainsari zehatz horren inguruko bermeak.
  • Konstituzio Auzitegia abenduko paga gehigarria ordaintzaren alde agertuko baliz, aurrerakina kondonatu edo konpentsatuko zaie sententziaren babesa hartzen duten kolektiboei” dio Errektoreak. Eta kontra azaltzen bada zer gertatuko da? Eta soilik Lakuaren egoeraren zehatzaz erabakia hartzen badu?
  • Badago beste galderarik. Aldi baterako kontratuetan dauden langileekin zer gertatuko da? Formula berdina aplikatuko zaie? Kobratzeko bermerik eskainiko al zaie?

Alde onak ikusten baditugu ere, gutunean jasota dagoena ez dela nahiko uste du STEEEILASek, ez gaitu lasaitzen. Ostegun honetan bilera baterako deia luzatu digu EHUk. Itxoingo dugu, eta Administrazioaren argudioak entzun arte ez dugu erabikirik hartuko. Baina gureak diren eskubideak defentzatzeko jarrera argiarekin joango gara bilerara, bai gai honetan bai beste murrizketen inguruan.