Home » Berdintasuna, Berriak, AZP, IIP

EHUko Bedintasunerako sektorearteko batzordea sortzeko hitzarmena onartu du gehiengoak

Submitted by on 07/04/2014 – No Comment

Unibertsitateko  zentral sindikalen ordezkaritzaren  %70ak onartuta (STEE-EILAS, LAB eta CC.OO)

berdin-gehiago-da_bHemendik aurrera berdintasunari buruzko gaiak aztertzeko gune bat daukagu, EHUko langile orori dagokiona, eta bertan II berdintasunerako planaren egite, jarraipena eta ebaluaketan parte hartzeko aukera izango dute zentral sindikalek. Berdintasunerako batzordean II Plana  egiteko lanak hasi dira helburu nagusia hauek direlarik: emakumeekiko lan-harremanak, promozioa eta trebakuntza ez diskrimina­tzaileak bermatu eta lana eta familia bizitza uztartzeko neurriak ezartzea. Adostu den gune horretan zentralek egokitzat hartzen dituzten neurriak aprobatu ahal izango dituzte II Plan horretan jasotzeko.

Adosten diren neurriak II Berdintasunerako Planan jasoko dira beti ere batzordeko ordezkari­tzaren bi aldeetako gehiengoa ados  badago (administrazioa eta zentral sindikalak). Erabakiak gehiengoaren legez onartu dira batzorde horretan; nor egon daiteke aurka?
Ba UGTek eta ELAk ez dute onartu, eta joko-arau hautetaik kanpo geratu dira horrela nahi izan dutelako. Eta orain hasiko den negoziazio eta partaide­tza prozesu honetatik ere kanpo geratuko dira behar bada. Aurreko bileretan  ororen arteko berdintasuna eta lankidetzaren  egin dituzten aldarrikapenak kontutan hartuta harrigarria da zentral hauen jarrera. Berariek jakingo dute zergatik.
Orain arte, sektore baikotzeko (AZP eta Irakasleak) aldebiko batzordeetan  ekarpenak azaltzeko eta jarraipena egiteko eskubidea baino ez genuen zentral sindikalok, ezin genuen negoziatu. Egoera hori gainditutzat ematen dugu hitzarmen honekin eta asko aurreratu dela nabarmendu nahi dugu. Maiatzaren hasiera arteko epea dugu plan horren lau ardatzen inguruan ekarpenak egiteko, eta sektore arteko batzordean eztabaidatzeko. Eta hala badagokio aipatutako planan txertatzeko.
Unibertsitate honetan  emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunean aurrera egin behar dela aldarrikatu da hainbatetan. Diskurtso horien  zin­tzo­tasuna ekinez erakusteko ordua iritsi da. Orain arte gai honetan ekarpenak aurkeztu dituen sindikatu bakarra STEE-EILAS da. Eta horrela jarraituko dugu, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna arlo guztietan defendatzen eta bermatzen duen unibertsitate bat lortzeko.

Etiketak: , , , ,