Home » Prentsa oharrak. Iritzia

M29an, langileok UPV/EHU gelditzera goaz.

Submitted by on 28/03/2012 – No Comment

 STEE/EILAS, LAB, eta ELA sindikatuok, bihar, martxoaren 29an, deitu dugun Greba Orokorrak UPV/EHUn edukiko duen jarraipena inoizko zabalena izango dela ezagutzera eman nahi diegu unibertsitateko langile guztioi.

Besteak beste, Leioa/Erandioko Campuseko Ostalaritza Eskolan ez da jantoki zerbitzurik egongo; Garai Kafetegia itxita egongo da, baita Umeak fundazioko Haurtzaindegia eta Liburudenda. Hortaz gain, asko eta asko dira biharko greba deialdiarekin bat egingo dutela adierazi duten Unibertsitate Eskola, Fakultate eta zerbitzu ezbedinetako langileak. Adibide bat jartzearren, Liburutegi Nagusian ez da zerbitzurik emango, langile gehien-gehienek adierazi baitute Grebarekiko atxikimendua.

Donostiako Campusari dagokionez, Informatika eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateetako jantoki bietako langileek ere greba egingo dute eta, beraz, ez da zerbitzurik eskainiko.

Gasteizko Campusean, berriz, liburudenda itxita egongo da eta jantokiko langile oso handi batek grebarekiko atxikimendua adierazi du eta, ondorioz, litekeena da hor ere zerbitzurik ez eskaintzea biharko greba egunean.

Bestalde, UPV/EHUko ehundaka langilek bat egin dute unibertsitateko 29 kidek Greba Orokorrean eta iragarritako mobilizazioetan parte hartzeko egindako deialdiarekin (informazio gehiago: http://www.blogak.com/m29 (euskaraz); http://m29greba.blogspot.com.es/2012/03/adhierete-la-huelga-general-del-29m_4877.html (gaztelaniaz).