Home » Berdintasuna

Emakume Idazkaritzak Azaroak 25aren inguruan unitate didaktikoa aurkeztuko du: “Erasoen aurrean, denok bat!”

Submitted by on 23/11/2018 – No Comment

Kartela_matxismokontra_eguna2018_EUS_BB-158x300 Aurreko urteetan bezala Azaroaren 25ean “Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna” ospatuko dugu. Aurten ere STEILASen Emakumeen Idazkaritzak “Erasoen aurrean, denok bat” Unitate Didaktikoa eta dagokion kartela prestatu ditu.

Suposatzen dugu dagoeneko jasoko zenutela kartela ikastetxean. Unitate didaktikoari dagokionez, eskuragarri duzue gure web orrian:

https://steilas.eus/2018/11/13/unitate-didaktikoa-azaroak-25-erasoen-aurrean-denok-bat/

Aurten azaroak25 igandea denez, unitate didaktikoaren aurkezpena azaroaren 23an, ostiralean, egingo dugu Bilboko egoitzan goizeko 10etan hasiko den saioan. Ondoren, Skolastikako kidea den Josune Muñozek komikiaren bitartez indarkeria sexistaran inguruko lanketa eskeiniko digu.

Amaitzeko “Hezkidetza da bidea” lelopean elkarretaratzea burutuko dugu Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan.

 

Jaitsi: [UnitateDidaktikoa]

Etiketak: , , , ,