Home » Berriak, AZP

Epaitegi Gorenak Bibliotekako lankideen aldeko epaia eman du, eta UPV/EHU zigortu

Submitted by on 2012-07-10 – 12:23 PMNo Comment

Epaitegi Gorenak “Ikastetxeko Bibliotekako arduraduna” izeneko lanpostuaren balorazioa aldatu behar dela agindu du. Balorazioan 22. maila eman zioten lanpostu horri, eta beraiek 23.a eskatzen zuten, eta Gorena eskaera horren alde agertu da. Duela bi urte t’erdi erabaki bera hartu zuen Euskadiko Epaitegi Nagusiak, baina Unibertsitateak elegitea aurkeztu zuen. Orain Gorenak Unibertsitatea epaiketaren gastuak ordaintzera zigortu du. Lehenago, Bibliotekako beste lanpostu baten balorazioa ere aldatu zuen Gorenak, Bibliotekako admnistrazio laguntzaileena.

Pertsonaleko gerentziordetzarekin izan duen azken bileran, epaia noiz beteko duten aldetu zuen STEE-EILASek. Gerenteordeak berak, Iñigo Diazek esan zigunez, oraindik ez dute horretaz erabakirik egin, baina hasierako jarrera da egoera berberan dauden pertsona guztiei aplikatuko zaie epaia, eta ez soilik erreklamazioa aurkeztu zutenei. Aipatutako beste lanpostu horren kasuan ere berdin egin zuten.

Zor zaien atzerapenei dagokienez, noiz ordainduko dituzten oraindik erabaki gabe dutela esan zuen. Emten duenez, 2 hilabeteko epea dure epaia betetzeko.

Agertzen den beste problema bat zera da: Gipuzkoako  Campuseko  biblioteka sortzeko, Donostiako ikastetxeetako biblioteka gehienak elkartu ziren, eta Bibliotekako arduradunak ziren 6 lanpostu Campuseko Bibliotekako ataleko arduradun lanpostu bihurtu ziren, monografiak berdin-berdinak direlarik. Gazua bera gertatu zen Bilboko Magisteritza Eskola Leioako Biblioteka zentralean integratu zenean ere. Lanpostu berri horiei jatorrizko lanpostuaren maila aplikatu zitzaien (22). Grentziordetzaren lehenengo jarrera zera da: pertsona horiei 23. maila ordaintzea 2011ko irailaren 12ra arte, egun horretan egin baitzen lanpostu horien aldaketa. Gure ustez, argudio hori pertsona horiei ia urte beteko atzerapenak ukatzeko trikikmailu hutsa da.

Beraz, STEE-EILASek tinko jarraituko du berehala eta dena ordain dezaten eskatzen, trikimailurik gabe, erantzn egokia lortu arte. Jakinaren gainean izango zaituztegu.