Home » AZP, IIP

Erretiroaren Akordioa

Submitted by on 2013-04-13 – 1:17 PMNo Comment

jubilacion Unibertsitateko sindikatu guztiok sinatu dugu  Akordio bat  Erretiro Partziala eta Txanda Kontratua indarrean dauden egungo baldintzak erabilgarriak izateko:

  • Lan kontratudun finkoa edo egonkortasuna aitortua izatea.
  • 30 urteko kotizazioa.
  • 61 urte.
  • Gutxienez azkeneko 6 urte EHUn.

Horrek suposatu luke %25 lanaldia eta %75 pentsioa.

2013/03/16ko Rajoiren Dekretu berriak asko gogortu ditu erretiro partziala hartzeko baldintzak, baina utzi du atea zabalik egoera zehatz batzuetan egungo baldintzak mantentzeko.

Administrazioak eta Sindikatuok zirrikitu hori erabili dugu 2018ko abenduaren 31ean baino lehen 61urte beteko dituen Lan Kontratudun langile finko eta egonkor (AZP zein IIP) orok erretiroa partziala hartu ahal izateko, goian aipatu baldintzetan.

Baldintzak betetzen dituzten langile guztien bi zerrenda (AZP ETA IIP) egin dira; horrek ez du inor behartzen erretiroa hartzera; bai, ordea, aukera hori bermatzen du.

Aipatu baldintzak betetzen dituzun, zerrendetan bazauden, edo eta dudarik baduzun, jar zaitez kontaktuan zure sindikatuarekin.