Home » AZP, IIP

Erretiroa aurreratzeagatiko ordainsariak indarrean berriro

Submitted by on 10/07/2015 – No Comment

erretiro_emakumeab2011-14 tarteari dagozkien ordainsariak errekuperatu ditugu. Erretiroa aurreratzeagatiko ordainsariak bertan behera utzi zituen 2012ko erabakia baliogabetuko du UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak biharko bileran (baliogabetu du UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak gaurko bileran). Horrela, gai horren inguruan Euskadiko Epaitegi Gorenak emandako erabakia betetzen du UPV/EHU. MUFACEko langileak kobratzen hasi dira dagozkien kalteordainak, baina Gizarte-Segurantzako langileekin ez da berdin jokatu. Erretiroa eta ordainsarien arteko bateraezintasunari buruzko galdereei Gizarte Asegurantzak eman duen erantzuna nahasia izan da. UPV/EHUk arazoaren amaiera arte argibideak jasotzeko epea hartu du. Erantzunik ezean funtzionarioei berehalaxe ordainduko zaizkie dagozkien ordainsariak.

Bestalde, 2015-2018ko tarterako sinatu dugun hitzarmenean oraindik zehaztu gabe zegoen zein terminotan negoziatuko ziren kalteordain hauek. Horrela, bada, Errekotradutzak adierazi du haiei eusteko asmoa duela, alegia, kalteordainak ordaintzen jarraitzekoa. Kalteordainen diru kopuruari dagokionez, berriz, orain arteko kopuruak erreferentzia hartuta negoziatuko dituztela adierazi dute. Hilabete honetan egingo dira negoziaketak; hortaz, espero dugu urtea amaitu baino lehen argitu ahal izango dizuegula zertan geratuko den guztia. Nolanahi ere, ez dugu espero kalteordainak gaur egun direnetatik oso urrun ibiliko direnik. Lehen bilera azaroaren 19an izango da.

ERRETIRO AURRERATUTAKO 3 GAKOAK [JAITSI]